Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Teknologia Elektronikoaren Katedrak  eta IEEE Sensors Council ingeniaritzako elkarteak lehiaketako elektronikari buruzko jardunaldi bat antolatu dute maiatzaren 14rako, asteartea. Saiorako sarbidea librea da aurretik "online" izena emanda, eta 1 Formulako lehiaketako autoetan integratutako elektronika aztertuko da.

zoom NUPen egindako robotikako lehiaketa bat.

NUPen egindako robotikako lehiaketa bat.

Jardunaldia Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (IITIGMET) Arrosadiko campuseko Haginak eraikinean duen ekitaldi-aretoan eginen da, eta Mikel Aceldegui Bernal NUPeko egresatuak hartuko du parte. Aceldegui Erresuma Batuan ari da Diseinuko ingeniariaren lanetan Red Bull automobil-taldearentzat.  Hori dela eta, lasterketa-autoen ingeniaritza elektronikoari buruz hitz eginen du. Programaren barruan, Paul Alan Rileyk ere hitz eginen du auto elektrikoaren inguruko gaitasun profesionalei buruz. Riley Greenpower Iberiako presidenteordea da, eta Institution of Mechanical Engineers (IMechE) Londresen egoitza duen ingeniari mekanikoen erakundeak industriarako eta akademiarako duen bitartekoa.  Jarraian, Josu Suescun Cabasés Dicteleko buruak (Zientziaren eta Teknologiaren Dibulgaziorako Lizarrako Elkarteak) erakunde horren hamabost urteko ibilbidearen berri emanen du.

Jardunaldiari amaiera emateko, minisumoa egiten duten roboten lehiaketaren bederatzigarren edizioa eginen da, eta NUPeko ingeniaritza graduetako elektronikako espezialitateetako ikasleek hartuko dute parte.

Programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.