Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Antzerki Taldeak bi lan antzeztuko ditu: “Delicad@s” mikroantzerkia, Alfredo Sanzol dramagile nafarraren antzezlan batean oinarritua (Sanzol 2024ko Vianako Printzea Kulturaren sari berria da), eta "Sueño" sorkuntza kolektibo propioa. Lehena maiatzaren 8an, 19:30ean estreinatuko da Iruñeko Gazteen Etxean, eta bigarrena biharamunean, maiatzaren 9an, ordu eta leku berean; eta maiatzaren 12an, igandea, orobat aukera izanen da antzezlana ikusteko 20:00etan, Noaingo kultur etxean.  Horrez gain, “Delicad@s” lanaren pasarteak maiatzaren 14an antzeztuko dira NUPeko ikasgelategian (205., 206., 208. Ikasgelak), eta "Sueño" lanren emanaldi bat izanen da maiatzaren 15ean, 19:30ean, Sario eraikineko sarreran.  

“Delicad@s” Iosune Iglesiasek zuzendutako tragikomedia bat da, eta Alfredo Sanzol dramagile nafarraren "Delicadas" obraren eszena batzuk ditu. Lanaren sinopsiak honela dio: "pertsonen sentiberatasuna oso zabala da, baita eztabaidagarria ere. Ziurtzat jotzen dugu pertsona sentiberek antzera adierazi, hunkitu eta jokatzen dutela, eta gure iruditerian ia klixe bat bezala agertzen dira. Hala ere, batzuetan, sentiberatasuna hitz zakarrekin, ezkutuko emozioekin eta jokabide zentzugabeekin agertzen da. Istorio honek biltzen ditu sentiberak izan arren halakoak izaten utzi ez zitzaien pertsonen istorioak. Egun ere gertatzen da, batzuetan zaila da sentiberatasuna ikustea, baina hor dago”. 

zoom “Delicad@s” antzezlaneko aktoreak, entseguetako batean. Zutik, ezkerretik eskuinera: Quentin Ehrmann, Ignacio Domínguez eta Xabier Salinas. Makurtuta, ezkerretik eskuinera: David Irañeta, Iker Aramendía eta Aarón Galar. Eserita, orientazio berarekin: Nicolet Yordanoba, Ruth Pascual eta Pablo Patús. Aurrean, etzanda,  Unai Pérez.

“Delicad@s” antzezlaneko aktoreak, entseguetako batean. Zutik, ezkerretik eskuinera: Quentin Ehrmann, Ignacio Domínguez eta Xabier Salinas. Makurtuta, ezkerretik eskuinera: David Irañeta, Iker Aramendía eta Aarón Galar. Eserita, orientazio berarekin: Nicolet Yordanoba, Ruth Pascual eta Pablo Patús. Aurrean, etzanda, Unai Pérez.

Aktore hauek dira “Delicad@s” lanaren protagonistak: Aarón Galar Zabalza (Gradua Historian eta Ondarean), David Irañeta Chamizo (Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan), Eneko Andueza del Campo (Gradua Ingeniaritza Informatikoan), Ignacio Domínguez Iturralde (Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan), Iker Aramendia Tejero (Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan), Nicolet Yordanoba Tachova (Gradua Bioteknologian), Pablo Patús Díaz (Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan), Ruth Pascual García (Gradu Bikoitza Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean), Sergio Ramos Garví (Gradua Zuzenbidean), Unai Pérez González (Gradua Historian eta Ondarean), Xabier Salinas Echave (Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan) eta Quentin Ehrmann (trukeko ikaslea). 

“Sueño” antzezlanaren argumentua eta aktoreak

"Sueño" Jaione Urtasunek zuzendutako sorkuntza propioko lana da, eta ikuslea ametsen mundu sakonean murgildu nahi du, "bai bizitzan irrikatutako ametsetan, bai gauero mundu onirikoan bisitatzen ditugunetan. Eszena barregarri eta fisikoez gozatuko dugu, eta bidaia bat eginen dugu lan magiko honetan”, azaltzen du sinopsiak.

zoom “Sueño” antzezlaneko aktoreak, entseguetako batean. Zutik, ezkerretik eskuinera: Jana Prat, Saioa González, Bryan Ceballos, Massil Allache, Marta Moreno eta Jokin Aranguren. Ezkerretik eskuinera: Ainhoa Liberal, Ainhoa Goñi, Irati Casado, Naiara Goñi eta Lydia del Moral. Falta en la foto Sergio Torres.

“Sueño” antzezlaneko aktoreak, entseguetako batean. Zutik, ezkerretik eskuinera: Jana Prat, Saioa González, Bryan Ceballos, Massil Allache, Marta Moreno eta Jokin Aranguren. Ezkerretik eskuinera: Ainhoa Liberal, Ainhoa Goñi, Irati Casado, Naiara Goñi eta Lydia del Moral. Falta en la foto Sergio Torres.

Aktore hauek dira "Sueño" lanaren protagonistak: Massil Allache de Esteban, Jokin Aranguren Redín eta Irati Casado Medrano (guztiak Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradukoak), Bryan Cevallos Morán eta Jana Prat Ardiaca (Gradua Medikuntzan), Aarón Galar Zabalza (Gradua Historian eta Ondarean), Ainhoa Goñi Corral (Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan), Naiara Goñi Pérez (Gradua Zuzenbidean), Saioa González Mancho, Ainhoa Liberal Pérez (Gradua Soziologia Aplikatuan), Lydia del Moral Pastrana (Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan), Marta Moreno Caro (Gradua Erizaintzan), eta Sergio Torres Peralta (Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan).