Joan eduki nagusira

Gaur, ostirala, maiatzak 3, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) eta Nafarroako Unibertsitateko (UNAV) errektoretza-taldeak berriz elkartu dira esperientziak trukatzeko eta zenbait esparrutako lankidetza-lerroak egonkortzeko. Bilera NUPeko Arrosadiko campusean egin da oraingoan, eta Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektoreak parte hartu dute beren zuzendaritza-taldeetako kideekin batera.

zoom Bi unibertsitateetako gobernu taldeak Arrosadiko campusean.

Bi unibertsitateetako gobernu taldeak Arrosadiko campusean.

Bisitan, Nafarroako Unibertsitateko gobernu-taldeko kideek NUP Green Smart & Sustainable Campus izeneko proiektua ezagutu dute. Proiektua aurki burutuko da, eta hari esker Arrosadiko campuseko autokontsumo elektrikoaren % 50 panel fotovoltaikoen bidez sortuko da. Horrez gain, Errealitate Birtualeko Laborategia bisitatu dute, eta irakaskuntza- eta ikerketa-arloko zenbait aplikazio aurkeztu zaizkie.

Gisa horretako zortzigarren topaketa dute bi unibertsitateek, eta helburua da bi unibertsitateen arteko harremanak hobetzea Nafarroako Foru Komunitatea ekonomikoki eta sozialki garatzeko lagungarri izan daitezkeen gaietan.