Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 23 master ofizialetako 379 ikaslek hartu zuten parte apirilaren 26an, ostirala, unibertsitateko masterren baterako graduazio-ekitaldian. Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egin zen ekitaldia. Graduatzen zirenen senitarteko eta lagunak joan ziren ekitaldira, eta 1.800 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Natalia Bellostas Muguerza INTIA enpresa publikoko zuzendari kudeatzailea eta NUPeko nekazaritza-ingeniaria izan zen promozioen amabitxia.

zoom Iñaki Nuin eta Miren Azkoaga, beren hitzaldian, Ramo Barrena (ezk.), Ramón Gonzalo eta Natalia Bellostasekin batera.

Iñaki Nuin eta Miren Azkoaga, beren hitzaldian, Ramo Barrena (ezk.), Ramón Gonzalo eta Natalia Bellostasekin batera.

Honako hauek izan ziren ekitaldiaren buruak: Ramón Gonzalo errektorea, Ramo Barrena Figueroa Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIBGMET) zuzendaria, unibertsitateko ikastegi eta fakultateen ordez, eta aipatutako amabitxia.

zoom Ikasleak txaloka Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egindako ekitaldian.

Ikasleak txaloka Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egindako ekitaldian.

Ekitaldiari Miren Azkoaga Iholdik eta Iñaki Nuin Tirapuk eman zioten hasiera graduatzen zirenen izenean, eta ondoren Natalia Bellostas Muguerza amabitxiak hitz egin zuen. Gero, Ramo Barrena Figueroa NIBGETeko zuzendariak hartu zuen hitza ikastegi eta fakultateetako agintari akademikoen izenean. Jarraian, diplomak eman zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Ramón Gonzalo errektoreak hartu zuen hitza eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionala abestu zen.

zoom Natalia Bellostas ekitaldiko amabitxia, hitzaldia ematen Ramo Barrena eta Ramón Gonzalo begira dituela.

Natalia Bellostas ekitaldiko amabitxia, hitzaldia ematen Ramo Barrena eta Ramón Gonzalo begira dituela.

Ekitaldian izan ziren masterren promozioak

Masterreko promozio hauetako ikasleek hartu zuten parte graduazio-ekitaldian: I. Unibertsitate Masterra Historian eta Memorian; XIV. Unibertsitate Masterra Esku-hartze Sozialean Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin; XVI. Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan; X. Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan; X. Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuko Prozesuen bidezko Kudeaketan – ERP; I. Unibertsitate Masterra International Businessen; XI. Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean; XIII. Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan; I. Unibertsitate Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan; XVIII. Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian; IX. Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan; IX. Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan; I. Unibertsitate Masterra Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean; XV. Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan; XVIII. Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Sorkuntza Elektrikoa; X. Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Informatikoan; XVIII. Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan; XVI. Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuan eta Konputazionalean; X. Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan; IV. Unibertsitate Master Bikoitza Industria Ingeniaritzan eta Enpresen Zuzendaritzan; IX. Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan; XVIII. Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan eta XVIII. Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan.  

zoom Informazio Sistema Integratuko Prozesuen bidezko Kudeaketako Masterreko hiru ikasle, diploma jaso ondoren.

Informazio Sistema Integratuko Prozesuen bidezko Kudeaketako Masterreko hiru ikasle, diploma jaso ondoren.