Joan eduki nagusira

Iruñeko ikastetxe batzuetako hiru ikaslek "ex aequo" irabazi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatutako Ekonomiako XV. Olinpiadaren tokiko fasea Lucas Benito (Nuestra Señora del Huerto), Adriana Escudero (San Cernin) eta Andrea Zalba (Monjardín lizeoa) dira. Hori dela eta, Ekonomiako Espainiar Olinpiadaren fase nazionalean parte hartuko dute. Ekainaren 19tik 21era bitartean eginen da Errioxako Unibertsitatearen zuzendaritzapean. 

zoom Ezkerretik eskuinera: Cristina Bayona (NUPeko errektoreordea), Adriana Escudero (San Cernin), Lucas Benito (El Huerto), Andrea Zalba (Monjardín lizeoa) eta Sandra Cavero (NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa).

Ezkerretik eskuinera: Cristina Bayona (NUPeko errektoreordea), Adriana Escudero (San Cernin), Lucas Benito (El Huerto), Andrea Zalba (Monjardín lizeoa) eta Sandra Cavero (NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa).

Foru Erkidegoko 16 ikastetxetako Batxilergoko 2. Ikasmailako 46 ikaslek hartu dute parte lehiaketa horretan, eta Monjardin lizeoa ere saritu dute hobekien sailkatutako ikastetxea izateagatik bere ikasleen noten batezbestekoa egin ondoren. Andrea Zalbaz gain, beste bi ikaslek hartu zuten parte ikastetxe horren izenean: Paula Pérez de Ciriza eta Amaia Senosiáin Marina. Arturo Iturralde Los Arcos prestatu zituen hirurak.

Ikastetxe parte-hartzaileak

Ekonomiako Olinpiadaren tokiko fasean parte hartu zuten ikasleak sei herritako ikastetxetakoak ziren: Zizur Txikia (San Fermín ikastola), Martzilla (Marqués de Villena BHI), Mutiloa (Luis Amigó ikastetxea), Iruñea (Navarro Villoslada BHI, Calasanz ikastetxea, Irabia ikastetxea, Hijas de Jesús ikastetxea, Nuestra Señora del Huerto ikastetxea, San Cernin ikastetxea, San Ignacio ikastetxea, Santo Tomás ikastetxea eta Monjardín lizeoa), Tutera (Benjamín de Tudela BHI, Valle del Ebro BHI eta San Francisco Javier ikastetxea) eta Azkoien (Ribera del Arga BHI).

zoom Monjardín lizeoa, saritua ikastetxe hoberena izateagatik. Ezkerretik eskuinera: Cristina Bayona (errektoreordea), Arturo Iturralde (irakaslea) eta Andrea Zalba, Amaia Senosiáin eta Paula Pérez de Ciriza ikasleak.

Monjardín lizeoa, saritua ikastetxe hoberena izateagatik. Ezkerretik eskuinera: Cristina Bayona (errektoreordea), Arturo Iturralde (irakaslea) eta Andrea Zalba, Amaia Senosiáin eta Paula Pérez de Ciriza ikasleak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak antolatu du Ekonomiako Olinpiadaren tokiko fasea, eta bere helburua da ekonomiaren eta enpresaren azterketa sustatzea eta suspertzea Batxilergoko ikasleen artean. Espainiako unibertsitate publikoetako Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateetan egiten da Ekonomiako Olinpiada.