Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) harremanetan jarri ditu Nafarroako bioteknologia-enpresak Bioteknologiako Graduko eta Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitzeko ikasleekin, diziplina horren aukera profesionalak ezagutzeko. Zazpi erakundetako ordezkariek beren zerbitzu eta produktuen berri eman diete ikasleei, bai eta beren instalazioetan curriculumeko edo curriculumetik kanpoko praktikak eta ikasketen amaierako lanak egiteko aukeren berri ere. Ekitaldiak ikaslearen balizko ibilbide profesionalak argitzeaz gain akademiaren eta industriaren arteko harremanak estutzeko ere balio izan du lankidetzako ekosistema bat sustatzeko asmoarekin. 

zoom Ikasle, irakasle eta enpresetako ordezkariak Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikinean.

Ikasle, irakasle eta enpresetako ordezkariak Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikinean.

Saioak ia hirurogei ikasle bildu zituen, eta honako entitate hauek parte hartu zuten: Bioinsectis, CIMA Lab Diagnostics, GenBioma Aplicaciones, Nasertic, NuCaps, 3p Biopharmaceuticals eta VIVEBiotech.

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (ETSIAB) antolatu du topaketa Rosa Murillo Pérez irakaslearen eskutik. Irakasle hori Bioteknologiako Graduaren eta Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitzaren arduraduna ere bada.