Joan eduki nagusira

Ostegunean, apirilak 25, NUPeko “Demokrazia Eskola” zikloaren barruan, Elisa Beni kazetari eta idazleak hitzaldi hau emanen du: “Nola hil musuka demokrazia bat. Nola ahultzen duten sistema erakunde-zaindariek”. Hitzaldia 19:00etan izanen da Iruñeko Bisitazioko Amen eraikineko Ansoleaga aretoan. Sarrera San Frantzisko kaleko 5. zenbakitik izanen da. Ez da sarrerarik behar, eta aretoa bete arte onartuko da jendea. 

Elisa Beni Uzabal Informazio Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Espainiako egunkari baten zuzendaririk gazteena izan zen –23 urterekin hartu zuen El Faro de Ceutaren gidaritza–, baita halako kargua izan duten emakume bakarretako bat ere. Hogei urte eman ditu Espainiako komunikabideetako erredakzioetan: Cadena SER katearen Ceutako zuzendaria izan da, La Voz de Almería egunkariko atal baten burua, Diario 16ren erredakzioburua eta Época aldizkariaren zuzendariordea. Gainera, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko komunikazioko zuzendaria, Innovation Media Consultingeko nazioarteko aholkularia eta Iberoamerikako Justizia Ministroen Konferentziaren prentsa-zuzendaria izan da, eta, une honetan, zenbait komunikabidetako komentarista eta analista politikoa da.