Joan eduki nagusira

Osotara 19 herrialdetako 22 ikasle ari dira egiten Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2023-2024 ikasturtean eskaini duen Master in Management, Organization and Business Economics delakoa. Graduondo ofizial hori ingelesez ematen da oso-osorik, 60 kreditu ditu, nazioartekoa eta unibertsitateartekoa da, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin eta Balear Uharteetako Unibertsitatearekin batera eskaintzen da, formatu honetan: lehenbiziko bi hiruhilekoak Bartzelonan ematen dira, hirugarren hiruhilekoa Iruñean, eta masterreko tesinen aurkezpena eta defentsa Palma Mallorcakoan egiten da.

zoom Masterreko ikasleak, gelan.

Masterreko ikasleak, gelan.

Alejandro Bello Pintado NUPeko Enpresa Antolaketako katedradun eta masterreko zuzendariak adierazi duen bezala, ikasleak hautatzeko prozesua oso zorrotza da. Izan ere, 250 inskripzio eskaera baino gehiago jasotzen diren arren, ikasle gutxi batzuk baizik ez dituzte hautatzen matrikula formalizatzeko. Ikasturte honetan matrikulatutako 22 ikasleak hamalau herrialdetakoak dira: Herbehereak, Alemania, Ukraina, Erresuma Batua, Hungaria, Italia, Irlanda, Polonia, Turkia, Kroazia, Iran, Armenia, Errusia, Kanada, Mexiko, Honduras, Egipto, Jamaika eta Txina.

Graduondokoaren zuzendari akademikoak adierazi bezala, zuzendari akademikoa eta nazioartekotzea dira titulazio honen ezaugarri nagusiak. Graduondoaren helburu nagusia da profesionalak erakundeen azterketan prestatzea, masterrean berenganatutako oinarri kontzeptual eta kualitatiboaren bidez gauza izan daitezen ikerketa-analisiak egiteko eta jarduketak bultzatzeko enpresentzat, gobernuentzat eta nazioarteko erakundeentzat. Orobat masterrak ikasleak prestatzen ditu ezagutza horiek guztiak aplikatzeko ikerketako ildo propio aurreratuak garatzen.

zoom Masterreko irakasleak eta ikasleak, ikasgelatik kanpo.

Masterreko irakasleak eta ikasleak, ikasgelatik kanpo.

Hogeita bat urteko ibilbidean, graduondoak 57 herrialdetako 295 ikasle bildu ditu guztira (% 55 emakumezkoak izan dira). Horietatik 268k bukatu dute beren Master Amaierako Lana, eta, horien artetik 47k amaitu dute doktoretza-tesia. Ikasleen % 54 enpresarekin lotutako titulazioetatik dator, % 21 ekonomiarekin lotutakoetatik eta % 18 ingeniaritzetatik.