Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Familia Enpresaren Katedraren bidez, familia-enpresan talentua erakartzeari eta fidelizatzeari buruzko jardunaldia antolatu du biharko, asteazkena, apirilak 17, 17:00etan, Tuterako campuseko prentsa-aretoan.

Mahai-inguru bat eginen da, eta honako hauek parte hartuko dute: Daniel Antoñanzas (Exkaleko zuzendari nagusia), Alfonso Bordonaba (Congelados de Navarrako Giza Baliabideetako zuzendaria), Maribel Martínez (Grupo Enholeko Pertsonen eta Kulturaren zuzendaria) eta Julia Sánchez eta Carlos Bóveda, Grupo Luzeko Giza Baliabideen eta Fidelizazioaren sailekoa.

Honako erakunde hauek parte hartu dute ekitaldearen antolaketan: Nafarroako Familia Enpresen Elkartea (ADEFAN), Asociación Empresa Ribera (AER), Abogados Consultores ARPA, Edipe (Nafarroa eta Errioxa) eta Sonagar.