Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Fakultateak jardunaldi bat antolatu du apirilaren 17rako, asteazkena, odola eta hezur-muina emateko prozesua ezagutarazteko. Saioa osasun-titulazioetako ikasleei eta interesa duten unibertsitate-komunitateko kideei zuzenduta dago, eta apirilaren 17an izanen da, 9:00etatik 14:00etara, NUPeko Osasun Zientzien Fakultatean. Hizlari eta saioen programa osoa  Unibertsitatearen webgunean kontsultatzen ahal da, eta han egiten ahal da aldez aurretiko inskripzioa.

zoom NUPeko Osasun Zientzien Fakultatea.

NUPeko Osasun Zientzien Fakultatea.

Saioaren helburua da ikasleei prestakuntza eskaintzea odola eta hezur-muina emateko prozesuari buruz. Hitzaldietan, prozesu honetan ekarpena egin duten osasun-arloko profesionalen ikuspegiak aurkeztuko dira. Hizlari gonbidatuen artean daude Nafarroako Odol Bankuko ordezkariak, Saioa Zalba Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) hematologoa; Ruth Reinaldo, María Gurpegui eta Karen Oroz erizaintzako egoiliarrak; Blai Signes NOUko hematologoa eta muina transplantatutako pazientea; Laura Díaz Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko psikoonkologoa; Soraya Cosaya fisioterapeuta eta Miguel Villafranca HUNeko erizaina.