Joan eduki nagusira

Bihar, apirilaren 10a, 16:00etatik 19:00etara, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Logistikaren Katedrak antolatutako jardunaldi bat eginen da, eta garraioaren intermodalitatea jorratuko du . Saioa Nicolás García de los Salmones aretoan eginen da (Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikina), eta unibertsitate-komunitateko edonork parte hartzen ahal du aldez aurretik izena emanda. 

Jardunaldiak topagune bat eskainiko du, arlo horretako hiru adituk arlo horretako egungo eta etorkizuneko aukeren ikuspegi integrala eskaintzeko eta esperientzia arrakastatsuak partekatzeko. Zehazki, Roberto Lorente (Origen Corporación Biotech), Pedro López (Ewals Cargo Care) eta Jordi Ricou (Canary Ultima Milla Logistic Service) izanen dira hizlari. Adituek aztergai izanen dituzte adimen artifizial sortzaileak, multimodalitatea eta azken miliako horeka, 

Saioaren moderatzailea Miguel Suarez izanen da, ANETen burua eta NUPEko Logistikaren Katedrakoa. Francisco Javier Arregui San Martín unibertsitateko Ikerketa errektoreordeak eman dio hasiera jardunaldiari.