Joan eduki nagusira

Dozena bat erakundek bat egin dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) “Eman kreditua zure kulturari” programarekin. Programa horren bidez Unibertsitateko ikasleei ECTS kredituak aitortzen zaizkie Nafarroako kultura-jardueretara joateagatik. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren ekimenez sortu zen programa, eta graduko ehun bat ikasle daude izena emanda. 

Hauek dira parte hartzen duten erakundeak: Nafarroako Ateneoa; Nafarroako Errege Artxibo Nagusia; Baluarte Batzar Jauregia eta Auditoriuma; Baluarte Fundazioa; NICDO; Eusko Kultur Fundazioa; Iruñeko Ganbera Abesbatza; Nafarroako Filmoteka; Jakiunde, EAEko Zientzia, Arte eta Letren Akademia; Nafarroako Museoa; Karlismoaren Museoa; Nafarroako Unibertsitatearen Museoa; Nafarroako Dantzarien Biltzarra; Iruñeko Planetarioa, eta Gayarre Antzokia. Berriki, erakunde horietako batzuetako ordezkariak Nafarroako Unibertsitate Publikora joan ziren beren atxikimendua formalizatzera.

zoom “Eman kreditua zure kulturari” programako erakunde batzuen ordezkariak, NUPen egindako bilera batean. Ezkerretik eskuinera: David Gálvez Pintado (Iruñeko Ganbera Abesbatza), Teresa Lasheras (Nafarroako Unibertsitatearen Museoa), Elisa Montserrat (Nafarroako Unibertsitatearen Museoa), Rubén Jauquicoa Urdániz (NOS/Baluarte Fundazioko zuzendari kudeatzailea), Javier Vidorreta Salillas (NUPeko Gizarte Kontseiluko burua), Iñaki Apezteguía (Nafarroako Gobernuko Kulturako zuzendari nagusia), Begoña Pérez Eransus (Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea), Mikel Aranburu Bergoa (Eusko Kultur Fundazioa), Pedro Romeo Lizarraga (Nafarroako Dantzarien Biltzarra), Inmaculada Goñi (ASNABI Nafarroako Liburuzainen Elkartea), Grego Navarro de Luis (Gayarre Antzokia) eta Paula Noya (NICDO).

“Eman kreditua zure kulturari” programako erakunde batzuen ordezkariak, NUPen egindako bilera batean. Ezkerretik eskuinera: David Gálvez Pintado (Iruñeko Ganbera Abesbatza), Teresa Lasheras (Nafarroako Unibertsitatearen Museoa), Elisa Montserrat (Nafarroako Unibertsitatearen Museoa), Rubén Jauquicoa Urdániz (NOS/Baluarte Fundazioko zuzendari kudeatzailea), Javier Vidorreta Salillas (NUPeko Gizarte Kontseiluko burua), Iñaki Apezteguía (Nafarroako Gobernuko Kulturako zuzendari nagusia), Begoña Pérez Eransus (Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea), Mikel Aranburu Bergoa (Eusko Kultur Fundazioa), Pedro Romeo Lizarraga (Nafarroako Dantzarien Biltzarra), Inmaculada Goñi (ASNABI Nafarroako Liburuzainen Elkartea), Grego Navarro de Luis (Gayarre Antzokia) eta Paula Noya (NICDO).

Unibertsitatetik kultura-prestakuntza bultzatzea

Unibertsitateak, profesionalak prestatzeaz eta ikertzeaz gain, ikasleak beren garaiko ideien sistemarekin konektatzea du helburu. Horretarako, Unibertsitatean bertan jarduera ugari antolatzen dira, baina funtsezkotzat jotzen da lankidetza-sare bat ezartzea Nafarroako kultura-sistemarekin, Unibertsitateko ikasleek aukera izan dezaten Foru Komunitateak duen kultura-eskaintzaz baliatzeko. Gainera, programaren arduradunek azaldu dutenez, horrekin batera Nafarroako kultura-erakundeek publiko gaztea erakartzen dute, eta hori batzuetan zaila izaten da askotariko arrazoiengatik. 

“Eman kreditua zure kulturari” programak NUPeko instalazioetan zein NUPetik kanpo egindako kontzertu, antzezlan, ikuskizun, dantza, erakusketa edo hitzaldietara joatea saritzen du. 

Horretarako, ikasleek programan izena eman behar dute, eta, ondoren, pasaporte pertsonal bat jasotzen dute, non erakunde laguntzaileek zigilua jartzen baitiete antolatu duten jarduera kulturalera joateagatik. Jarduera bakoitzak puntuazio jakin bat du, eta puntu horiek ECTS kreditu bat edo gehiago aitortzeko aukera ematen diete ikasleei.