Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2,6 milioi euro lortu ditu Estatuko funtsetatik zenbait jakintza-arlotako 21 ikerketa-proiektu finantzatzeko eta sei pertsona kontratatzeko ikertzaile gisa treba daitezen.

Jakintza Sortzeko Proiektuen deialdi arruntean eman diote dirulaguntza, 2021-2023 aldirako Ikerketa Zientifiko-teknikoa eta haren Transferentzia Bultzatzeko Estatuko Planaren barrenean. Aurten ere, NUP da Estatuko Plan horretan Nafarroarako proiektu eta dirulaguntza gehien lortu dituen entitatea.

Hautatutako 21 proiektuek hiru eta lau urte bitarteko epea dute gauzatzeko. Honako gai hauei buruzkoak dira: historia eta arkeologia; psikologia; zientzia matematikoak; zientzia fisikoak; informazioaren eta komunikazioen teknologiak; energia eta garraioa; zientzia eta teknologia kimikoak; materialen zientziak eta teknologiak; ingurumenaren zientziak eta teknologiak; eta, azkenik, nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien zientziak.