Joan eduki nagusira

Luis Martínez Gómiz Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako (EAZ) eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programako 3. ikasmailako ikaslea hautatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikasleen Kontseiluko presidente. Ikasleen Kontseilua ikasleen eztabaida, kontsulta eta ordezkaritza organoa da, eta ikasleen taldeko klaustrokideek eta graduko, graduondoko eta doktoretzako titulazioetako talde-delegatuek osatzen dute. Gabriela Beatriz Arancibia Bahamonderen lekua hartuko du kargu horretan. Arancibia Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Graduko ikaslea da, eta 2022ko azaroan aukeratu zuten organo horretako presidente. 

Presidente berriak (Bartzelona, 2003) Iruñeko El Redín ikastetxean egin zituen unibertsitate aurreko ikasketak. NUPen bi urte eman ditu Zientzia Juridikoen Fakultateko kontseilukide gisa, eta, horri esker, aukera izan du Zuzenbideko Ikasleen Kontseilu Nazionalera joateko ikastegi horren ordezkari gisa eta kide anitzeko hainbat organotan parte hartzeko, hala nola Zuzenbide Saileko Kontseiluan edo Ikastegiko Batzordean. Unibertsitateen G9 Taldeko Ikasleen Kontseiluko idazkaria ere bada. 

zoom Luis Martinez Gómiz, NUPeko Ikasleen Kontseiluko presidente berria

Luis Martinez Gómiz, NUPeko Ikasleen Kontseiluko presidente berria

Berritu diren karguak

Ikasleen Kontseiluko presidente berria organo horren osoko bilkuran hautatu zuten. Horretaz gainera, Batzorde Iraunkorreko kideen karguak berritu zituzten, eta saileko kontseiluetako, ikastegiko batzordeetako (fakultateak eta eskolak) eta ikastegietako kalitatea bermatzeko batzordeetako ordezkariak hautatu. 

Hauek izanen dira kargudun berriak: Erica Chiriac (Gizarte Laneko Gradua) presidenteordea eta Edukiaren Diseinuko kontseilukidea izanen da; Rubén Asier Palma Pérez (Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua), koordinatzailea; Garazi Aizkorbe Escriche (Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra), idazkaria eta Kanpo Harremanetako kontseilukidea; Ismael Salhi Zerdy (Gizarte Laneko Gradua), idazkariordea eta Berdintasuneko kontseilukidea; María Virto Martínez (EAZko eta Datuen Zientziako Gradu Bikoitza), Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko kontseilukidea; Ines Asan Barut (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua), Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko kontseilukidea; Valentino Valentinov Kichukov (Psikologiako Gradua), Osasun Zientzien Fakultateko kontseilukidea; Mario Pérez Díaz (EAZko eta Ekonomiako Gradu Bikoitza), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko kontseilukidea; Garbiñe Aizkorbe Escriche (Haur Hezkuntzako Irakasletzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa), Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kontseilukidea; Destiny Williams Edokpolor (Zuzenbideko Gradua), Zientzia Juridikoen Fakultateko kontseilukidea; eta María Urretavizcaya Rey (Fisioterapiako Gradua), Tuterako campuseko kontseilukidea. Oraindik ere erabakitzeko dago nor izanen den Doktoretzako kontseilukidea.

zoom Ezkerretik eskuinera, Ines Asan Barut (IITIGMETeko kontseilukidea), Mario Pérez Díaz (Ekonomia Zientzietako kontseilukidea), María Virto Martínez (NIBGMETeko kontseilukidea), Valentino Valentinov Kichukov (Osasun Zientzien Fakultateko kontseilukidea), Rubén Asier Palma Pérez (koordinatzailea), Destiny Williams Edokpolor (Zientzia Juridikoen Fakultateko kontseilukidea), Luis Martínez Gómiz (presidentea), Ismael Salhi Zerdy (idazkariordea eta Berdintasuneko kontseilukidea), Erica Chiriac (presidenteordea eta Edukiaren Diseinuko kontseilukidea), María Urretavizcaya Rey (Tuterako kontseilukidea) eta Garazi Aizkorbe Escriche (idazkaria eta Kanpo Harremanetako kontseilukidea). Garbiñe Aizkorbe Escriche falta da (Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kontseilukidea).

Ezkerretik eskuinera, Ines Asan Barut (IITIGMETeko kontseilukidea), Mario Pérez Díaz (Ekonomia Zientzietako kontseilukidea), María Virto Martínez (NIBGMETeko kontseilukidea), Valentino Valentinov Kichukov (Osasun Zientzien Fakultateko kontseilukidea), Rubén Asier Palma Pérez (koordinatzailea), Destiny Williams Edokpolor (Zientzia Juridikoen Fakultateko kontseilukidea), Luis Martínez Gómiz (presidentea), Ismael Salhi Zerdy (idazkariordea eta Berdintasuneko kontseilukidea), Erica Chiriac (presidenteordea eta Edukiaren Diseinuko kontseilukidea), María Urretavizcaya Rey (Tuterako kontseilukidea) eta Garazi Aizkorbe Escriche (idazkaria eta Kanpo Harremanetako kontseilukidea). Garbiñe Aizkorbe Escriche falta da (Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kontseilukidea).

Ikasleen Kontseiluaren eginkizunak

Ikasleen Kontseilua eztabaida, kontsulta eta ordezkaritza organo gorena da, eta Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren mende dago. Bere eskumenen artean daude, besteak beste, ikasleen ekimenak bideratu, eztabaidatu eta proposatzea; Unibertsitateko komunitateari buruzko informazioa biltzea ikasleei helarazteko; Unibertsitateko zerbitzuen ebaluazio prozesuetan parte hartzea; eta Kalitate Batzordean dituen ordezkariak hautatzea eta ikastegietako batzordeetako eta sailetako kontseiluetako kide izanen diren ordezkariak hautatzea.

Horretaz gainera, ordezkaritza bidaltzen du Espainiako zenbait organotara, esaterako Estatuko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilura (CEUNE) eta unibertsitateetako ikasleen kontseiluak biltzen dituzten hainbat elkartetara.

Ikasleen Kontseiluaren organoak hauek dira: batetik, osoko bilkura, zeina gutxienez urtean behin bildu behar baita, irakaskuntzaldian; eta, bestetik, Batzorde Iraunkorra, presidenteak, idazkariak eta zortzi kidek osatua (ikastegi bakoitzeko ordezkari bat, doktoretzako ikasleen beste ordezkari bat eta Tuterako campuseko beste bat).