Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ekitaldi bat egin du gaur, urriaren 27an (ostirala), Elena Sáenz Sainz ingeniariari Alumni Nabarmenaren Saria eta Mondragon Korporazioari Entitate Nabarmenaren Saria emateko. Ekitaldi instituzional berean, halaber, lanpostuaren jabetza hartu dute 2022-2023 ikasturtean lanpostua lortu duten irakasle titular berriek eta unibertsitateko katedradunek (bi figura horiek unibertsitateko irakaskidegoetakoak dira). Era berean, omenaldia egin zaie 2023an erakundean lanean 25 urte bete dituztenei (irakasle eta ikertzaileak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak) eta ikasturte honetan erretiroa hartu duten Unibertsitateko komunitateko kideei.

zoom Elena Sáenz Alumni Nabarmenaren Saria jasotzen.

Elena Sáenz Alumni Nabarmenaren Saria jasotzen.

Ekitaldia 12:00etan hasi da Fernando Remacha aretoan, Ramón Gonzalo erakundeko errektorea buru zela. Harekin batera, hauek hartu dute parte: Joaquín Romero erakundeko kudeatzaileak, Inés Olaizola Irakasleen Gaietarako errektoreordeak, Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak eta Roldán Jimeno erakundeko idazkari nagusiak. 

zoom Leire Muguerzak jaso du Mondragon Korporazioaren saria.

Leire Muguerzak jaso du Mondragon Korporazioaren saria.

Ekitaldi instituzionala

Protokolozko ekitaldian, segizio akademikoaren desfilea egin da lehenbizi, Alfonso Arteaga irakaslea buru zela, eta, jarraian, Alumni Nabarmenaren Saria eman zaio Elena Sáenzi (Europako Espazio Agentziako Antenen eta Uhin Submilimetrikoen ataleko burua). Segidan, Leire Muguerza Garate Mondragon Korporazioko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko lehendakariak Alumni Nabarmenaren Saria jaso du.

Saridunek esker oneko hitz batzuk esan dituzte, eta, jarraian, diploma eta José Antonio Eslavaren “Teobaldo erregea” eskulturaren erreprodukzio bana jaso dute. 

zoom NUPen lanean 25 urte eman dituzten langileak.

NUPen lanean 25 urte eman dituzten langileak.

Ondoren, idazkari nagusiak Unibertsitatean zerbitzua ematen 25 urte bete dituzten langileen “dedikazioa eta ahalegina” aintzatetsi ditu. Langile horiek oholtzara igo dira opari txiki bat jasotzeko. Behin hori eginda, omenaldia egin zaie erretiratuei. 

zoom Aurten erretiratu diren NUPeko langileak.

Aurten erretiratu diren NUPeko langileak.

Azkenik, unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleek zin edo promesa egin dute, gaztelaniaz, euskaraz edo bietan, eskua Espainiako Konstituzioan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoan jarririk.

zoom Lanpostuaren jabetza hartu duten unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleak.

Lanpostuaren jabetza hartu duten unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleak.

ZuraQuartet arduratu da musikaz, Leire Fernández Sainz de Murieta, Mario Oroz Arraiza, Daniel Sádaba Bermejo eta Misael Lacasta Martínezek osatutako laukotea.
 

zoom Fernando Remacha aretoaren ikuspegi orokorra.

Fernando Remacha aretoaren ikuspegi orokorra.