Joan eduki nagusira

Nafarroako bost ikastetxetako Batxilergoko lehen mailako 12 ikaslek hartu dute parte Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIBGMET) eta Kultura Zientifikoaren Unitateak “Green Week” astea dela-eta antolatu duten campus zientifikoan. Aurten lehenbiziko aldiz modu pilotuan abian jarritako jarduera horretan, ikasleek aukera izan dute astebetez zenbait jarduera zientifiko eta tailer egiteko NUPeko irakasle eta ikertzaileek lantoki izan ohi dituzten instalazio eta laborategietan.

zoom Diplomas

Ikasle parte-hartzaileak NUPeko Arrosadiko campusean, NUPeko zenbait irakaslerekin. Zutik, ezkerretik eskuinera: Olaia Urrutia Vera (NIBGMETeko irakaslea), Ainara Sofía Cabrera Robles, Paula Díaz del Río Ocaña, Aitana García Vera, Laura Gómez de Segura Rodríguez, Lydia Sánchez Balerdi, Francisco Javier Pérez Toribios, JiaWen Chen, Kizkitza Insausti Barrenechea irakaslea eta Irantzu Goenaga Uceda ikertzailea. Beheko lerroan, ezkerretik eskuinera: Dania Gutiérrez Díaz-Moreno, Ane Bayona Pascual, Alaitz Meiyue Azcona Marcos eta Iñigo Izquierdo Beraza.

Hala, NUPeko NIBGMETeko irakasle eta ikertzaileen eskutik, ikasleek zenbait prozesu ezagutu dituzte: biodibertsitatea aztertzeko herbario birtualen funtzionamendua, kutsatzaileak eliminatzeko mikrogailuen fabrikazioa, nekazaritzako eta ingurumeneko aplikazioetarako teledetekzio-tresnen erabilera, nekazaritza adimenduna, elikagaien eta haragi osasungarriaren garapena, etab. Horretarako, laborategiak, dastaketa-gela, ikerketa-institutuak, praktiketarako etxaldea, herbarioa eta beste instalazio batzuk bisitatu dituzte, eta, horietan, aukera izan dute 3D inprimagailuak erabiltzen, behaketa zientifikoa praktikan jartzen eta laginak hartzen eta analizatzen ikasteko, besteak beste.

zoom Alumnas

Ikasle talde bat laborategian, haragiarekin lanean.

Hauek dira campusean parte hartu duten ikastetxeetako ikasleak: Paula Díaz del Río Ocaña (Aita Erreparadoreen ikastetxea, Gares), Ane Bayona Pascual, Aitana García Vera, Dania Gutiérrez Díaz-Moreno eta Francisco Javier Pérez Toribios (Carmelitas Vedruna), Alaitz Meiyue Azcona Marcos (Navarro Villoslada BHI), Roberto Jerez Díaz (Plaza de la Cruz BHI) eta JiaWen Chen, Iñigo Izquierdo Beraza, Lydia Sánchez Balerdi, Ainara Sofía Cabrera Robles eta Laura Gómez de Segura Rodríguez (Calasanz Escolapios). Aita Erreparadoreen ikastetxea izan ezik, beste guztiak Iruñekoak dira.

zoom Talleres

Ikasleak lantegietako batean, Juan Jesús Beato López Zientzien Saileko irakaslearekin.

GREEN 9 NIGHT proiektua 

Europako Batzordeak finantzatutako GREEN 9 NIGHT proiektuaren barruan kokatutako jardueretako bat da campus zientifikoa. Proiektu horretan NUPek hartzen du parte, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren mende dagoen Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez, Unibertsitateen G9 Taldearekin batera.

Europako Aste Berdean antolatutako programazioaz gain (aurten, “Zero kutsadura, populazio eta planeta osasuntsuagoen alde” du izena), irailaren 24an egingo da proiektuaren ekitaldi nagusia: Europako Ikertzaileen Gaua. Aurtengo helburua unibertsitateek ekonomia jasangarriagoa lortzeko duten konpromisoa gizarteari erakustea da.