Joan eduki nagusira

zoom Isabel Ostolaza NUPeko katedradun erretiratua.

Isabel Ostolaza NUPeko katedradun erretiratua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Isabel Ostolaza Elizondo katedradun erretiratuaren liburu bat argitaratu berri du, “La memoria de los libros. Las bibliotecas del Císter navarro hasta la Desamortización” izenekoa. Lan horrek Nafarroako liburutegi zistertarrak ditu aztergai, monasterioen esklaustrazioa gertatu arteko liburu-ondarearen parte gisa.

Argitalpenaren arabera, “gai hori aukeratzeak zerikusia du Zistertar Ordenak antzinako erresumako testuinguru politiko eta kulturalean izandako garrantziarekin, haren abadeek Gorteen adar eliztarraren parte baitziren”. Liburuaren aurkezpenean azaltzen denez, “hemeretzigarren mendeko desamortizazioetan egindako inbentarioak informazio-iturri baliagarriak dira monasterioetako liburutegiak berreraikitzeko, birtualki gehienbat; izan ere, horietatik interesgarrienak abade-etxeetako liburutegi zaharretan egindakoak dira”. “Argitu da zein zen liburutegiok arautzen zituen ardatza, hots, teologiaren inguruan Elizako, unibertsitateko eta giza-, natura- eta gizarte-zientzietako jakintzagaiak biltzen zituena”, eransten du, azkenik, argitalpenaren aurkezpenak.

Ekosistema globala

Isabel Ostolazaren ikerketa-jarduerak Erdi Aroko eta Aro Modernoko Historia izan du ardatz, baita dokumentazioa, kodikologia eta liburuaren historia, artxibozaintza, ondare dokumental eta bibliografikoa eta ondare kulturala ere. Duela gutxi Historiaren Errege Akademian sartu zen, Nafarroako akademiko modura.

Hauek dira bere lan nabarmenenak: “Las Cortes de Navarra en la etapa de los Austrias (siglos XVI-XVIII)” (2004, Nafarroako Parlamentua), “Impresores y libreros en Navarra durante los siglos XV-XVI” (2004, NUP), “Archivos históricos de Navarra. Tipología y documentación de los archivos medievales y del Antiguo Régimen” (2014, NUP), “Fernando el Católico y la empresa de Navarra (1512-1516)”, Juan Ignacio Panizo Santosekin eta María Jesús Berzal Tejerorekin lankidetzan (2011, Nafarroako Gobernua), eta “Cultura y élites de Navarra en la etapa de los Austrias”, aipatu Juan Ignacio Panizorekin batera (2007, Nafarroako Gobernua).