Joan eduki nagusira

zoom Doktoretzako ikasleak eta doktore berriak CEINeko langileekin batera argazkia ateratzeko jarrita NUPeko Nafarroako Doktoretza Eskola (NADOE).

Doktoretzako ikasleak eta doktore berriak CEINeko langileekin batera argazkia ateratzeko jarrita NUPeko Nafarroako Doktoretza Eskola (NADOE).

Nafarroako Doktoretza Eskola (NADOE) Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (NUP) da, eta doktoregaien eta doktore berrien ekintzailetza sustatzen du haiek beren tesietan garatutako ikerketaren merkataritza-ustiapenari buruzko modulu baten bidez. Hamar pertsonak egin dute ikastaroa. Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroaren bidez (CEIN) Enpresak Sortzeko Unibertsitateko Laborategiarekin (LUCE) garatutako ekimen bat da, ikasleek doktoretzan egiten duten ikerketari balioa eman eta lan merkatura orientatzeko.

Beren doktoretza-tesia defendatu berri dutenek edo defendatzekotan daudenek egindako modulua da, eta ikerketaren emaitzen merkataritzako ahalmena zehazteko irizpideak ezarri nahi ditu, ekintzailetzarekin lotutako alderdi legaletan sakondu Unibertsitatetik, hala nola doktoretza-tesien jabetza industrialean eta intelektualean; eta “spin-off” bat edo oinarri teknologikoko enpresa bat sortzeko prozesuei buruzko erreferentzia-esparru bat eduki. CEINeko profesionalek eman dute prestakuntza.

Ekimen hori, LUCEren bidez, doktoretza-programako lehen urtea egiten dutenei zuzendua, NUPen eta CEINen beste programa bati gehitzen zaio. Ikasleek beren ikasketen garapenean jarrera ekintzailea izan dezaten lortzea du xede, beren ikerketari ikuspegi praktiko bat emateko eta lan merkatura orientatzeko.

Ikerketaren merkataritzako ustiapenari buruzko moduluan parte hartu duten ikasleak doktoretza-programa hauetakoak dira: Nekazaritzako Elikadura; Ingurumeneko Nekazaritza; Osasun Zientziak; Industria Zientziak eta Teknologiak; Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea; Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak, eta Tecomber (Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak).

CEINen ekintzak NUPen

Programa hau CEINek LUCEren bidez NUPen egiten dituen jardueren barruan dago, eta bere helburua da ekintzailetza sustatzea, proiektuak detektatzea eta enpresa berriak abiatzea ikasleen, tituludun berrien, ikertzaileen eta irakasleen artean.

LUCE Unibertsitate osoarentzako zerbitzu bat da, ekintzailetza sustatzea eta enpresak sortzea bultzatu nahi duena. CEIN da LUCEk eskaintzen duen zerbitzua ematen duena, enpresa proiektuei aholkularitza emanez, eta horretaz gainera, ikasgelan ekintzailetzari lotutako jarduerak eta lantegiak, eta ekintzaileen bisitaldiak eta jardunaldiak eginez. LUCE 2006. urtean jarri zen abian, CEINen, Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) laguntzarekin.