Joan eduki nagusira

zoom Mikel Izquierdo NUPeko katedraduna, VIVIfrail proiektuaren barruan diseinatu den mugikoarreko aplikazioarekin.

Mikel Izquierdo NUPeko katedraduna, VIVIfrail proiektuaren barruan diseinatu den mugikoarreko aplikazioarekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) koordinatzen duen VIVIfrail proiektu europarraren bazkideek doako material batzuk editatu dituzte indarra, oreka eta martxa nahasten dituen entrenamendu programa bat ezagutzera emateko. Programa honen helburua da ariketa fisikoa sustatzea 70 urte baino gehiago dituztenen artean, erorikoak eta hauskortasuna prebenitzeko. Materialak hauek dira: hezkuntza gida bat, gailu mugikorrentzako aplikazio bat (telefono adimentsuak eta tabletak), liburu elektronikoa eta "online" ikastaro bat. Denak osasun profesionalei eta ariketa fisikoaren eta kirolaren eremuko profesionalei zuzentzen zaizkie.

VIVIfrail proiektuak, bi urteko iraupena dauka eta Europako bost herrialdetako bazkideak (Alemania, Espainia, Frantzia, Italia eta Erresuma Batua). Europar Batasuneko Osasuna eta Bizi Kalitatea Sustatzeko estrategiaren barruan kokatzen da.

Mikel Izquierdo Redíne NUPeko Fisioterapia katedradunak koordinatzen du`proiektua. Beste hauek parte-hartzaileak dira: Nicolás Martínez Velilla eta Álvaro Casas Herrero (Nafarroako Ospitaleguneko Geriatria Zerbitzua — CHN), Roberto Bernabei irakaslea (Erromako Sacro Cuore Unibertsitate Katolikoa), Leocadio Rodríguez-Mañas (Getafeko Ospitaleko Ikerketa Biomedikorako Fundazioa, Espainia), Andreh Zeyfang (Ulm-eko Unibertsitatea, Alemania), Bruno Vellas (Tolosako Unibertsitate Ospitalea, Frantzia) eta Alan Sinclair (Diabetes Frail erakundea, Erresuma Batua) ikertzaileak.

Osasunerako materialak

zoom 70 urte baino gehiago daukatenei ariketa fisikoa egitera bultzatzeko informazioa duen hezkuntza gida praktikoaren azala.

70 urte baino gehiago daukatenei ariketa fisikoa egitera bultzatzeko informazioa duen hezkuntza gida praktikoaren azala.

Hezkuntza gida honek informazioa biltzen du, erorikoen arriskuan dauden pertsona hauskorrei ariketa fisikoa medikuaren aginduz egin dezatela errazteko. Gida horretan zenbait programa garatzen dira, bakoitza maila funtzional bakoitzari egokiak. Horien barruan indarra, erresistentzia, oreka eta martxa lantzeko ariketak azaltzen dira. Programa bakoitzean, ariketa-motak deskribatzen dira, baita jardun hauen eguneko edo asteko antolamendua ere. Azkenik, populazio talde honek ariketa fisikoa egiten duenean kontuan hartu behar dituen gomendioak eta neurriak aipatzen dira.

Aplikazio mugikorraren kasuan, lanabes honek erorikoak izateko arriskuan dagoen populazio hauskorrari ariketa fisikoa egiteko programa indibidualizatuak ezartzea eta iragaztea erraztuko du.

Era berean, liburu elektroniko bat prestatu da, Google Playtik eta eta proiektu honen web orrialdetik (www.vivifrail.com) jaisten ahal dena, eduki digital erakargarria sortzeko helburuarekin, Interneten erraz kontsumitu ahal izateko. . Obra honen edukiak balio du adinez nagusi hauskorren entrenamendu programa askotarikoa modu egokian abian jartzeko. Ezaugarri nagusia da biltzen duela, ariketak egiteko gidaren formatu berean, Erasmus + programa europarraren kontura finantzatu den proiektu honen esparruan egindako lan guztia. Izan ere, ariketak programatzeko eta jarraitzeko beharrezkoa den interaktibitatea eta eduki multimedia biltzen ditu. Proiektu honetan garatu diren material guztiak bezala, liburu elektroniko hau gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz prestatu da.

"Online" ikastaroa profesionalentzat

Azkenik, "online" ikastaroa inguru digital batean garatu da, pertsona hauskorrekin lan egiten duten profesionalen artean zabaltzeko eta beroriei prestakuntza emateko, esaterako Lehen Mailako Arretan, Barne Medikuntzan, Geriatrian, egoitza geratrikoetan eta eguneko zentroetan lan egiten dutenei, baita kirol monitoreak direnei ere. Ikastaro honek zahartzearen eta ariketa fisikoaren ondorioei buruzko edukiak dauzka, baita entrenamendu saioen grabazioak eta tutoretza bideoak ere, programa abian jartzea errazagoa izan dadin. Hori guztia inguru atsegin eta "gamaren araberako" batean diseinatu da, azkenean parte bat duena lortutako helburuak ebaluatzeko eta dagokion ziurtagiria eman ahal izateko.

Material hauek denak gaur, abenduaren 13an, asteartean, aurkeztu dira Madrilen, bihar asteazkenean amaitzen den proiektuaren bazkideen arteko bilera batean. Bilera horretan, NUPen eta OGZren aldetik, Álvaro Casas, Mikel Izquierdo eta Nicolás Martínez aipatutakoez gain, Mikel López de Asteasu fisioterapeuta eta Fabrízio Zambom Ferraresi ikertzailea egon dira.

Mikel Izquierdo irakasleak ezagutarazi ditu duela gutxi material hauek Munduko Osasun Erakundean (MOE-OMS), Genevan (Suitza), Nazio Batuen organismo honek munduan daukan Osasuna eta Bizi Kalitatea Sustatzeko estrategiaren barruan.