Joan eduki nagusira

zoom Ainhoa Lopez de Goikoetxea Gamboa ikaslea.

Ainhoa Lopez de Goikoetxea Gamboa ikaslea.

Ainhoa Lopez de Goikoetxea Gamboa Nafarroako Iturmendin bizi da, eta notarik altuenarekin sartu da irailetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko lehen ikasmaila egiteko matrikulatu diren ikasle guztien artetik.  18 urteko ikasleak 13,67ko puntuazioa eduki du, ateratzen ahal zen gehieneko nota 14 izanik. Puntuazio hori Batxilergoko noten eta Unibertsitatean Sartzeko Probetan (USP) ateratakoaren batez besteko nota da. Industria Teknologietako Ingeniaritza egingo du Unibertsitateko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (TIIGMET).

Ainhoa Lopez de Goikoetxea D ereduan (euskaraz) egin zuen Zientzia eta Teknologien Batxilergoa, Altsasuko Altsasu BHIn. Bigarren Hezkuntzako bi ikasmaila horietan atera zuen batez besteko nota 9,95 izan zen. USPn 9,50eko batezbestekoa atera zuen aldi orokorrean, zeinean bi azterketetan (Marrazketa Tekniko II eta Filosofia) 10eko puntuazioa lortu baitzuen. Aldi espezifikoan, azken kalifikazioari beste lau puntu gehiago gehitzeko aukera ematen duenean, 9,77ko batez besteko nota atera zuen, eta Matematika II irakasgaian beste 10 bat atera zuen. Unibertsitatean sartzeko probetako zazpi azterketetan atera zuen notarik baxuena 9 bat izan zen, azterketa batean ateratakoa. Batxilergoko nota, USPko aldi orokorrekoa eta aldi espezifikoa batu eta gero, eta egin beharreko ponderazioak egin eta gero, ikasle honek atera zuen nota 13,67 izan zen.

Neskak Iturmendiko Arrano Beltza Ikastetxe Publikoan egin zuen Lehen Hezkuntza, eta irailaren 8an, ostegunean, NUPen graduko lehen ikasmaila egiten hasiko den 1.755 ikasleetako bat da. Egun horretan Harrera Eguna edukiko dute.