Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) beste sei titulu berekitan izena emateko epea ireki du. Titulu bereki horiek gehitzen zaizkie zena emateko epea maiatz hasieratik irekita duten 14 tituluei. Zehazki, hauek dira: Campus Iberus Masterra Ekintzailetzan; Espezializazio Diploma Generoan; Espezializazio Diploma Immigrazioan eta Gizarte Esku-hartzean; Espezializazio Diploma Esku-hartze Sozialean Familiekin, Haurrekin eta Nerabeekin; Espezializazio Diploma Gizarte Lanean Espezializatutako Ikerketan; eta Unibertsitateko Aditua Erlijio Katolikoan eta Kulturan.

Edukiari, matrikulatzeko epeari edo eskolak hasten diren egunei buruzko informazio guztiak hemen daude ikusgai: NUPen web-orrialdea. Horrez gainera, Unibertsitate Zabalpeneko Diploma Giza Zientzietan eta Gizarte Zientzietan emango du Unibertsitateak 2016-17 ikasturtean (Esperientziaren gela)

Titulu bereki hauen prestakuntza-eskaintzak bi helburu ditu: batetik, unibertsitateko tituludunen eta gazte profesionalen gaitasunak eta trebetasunak eta profesionalen eguneratzea bultzatzea lan merkatuan sartzeko edo bertan irauteko beren titulazioari egokitutako lanpostu batean; eta bestetik, enpresek eta administrazioek beren beharretara egokitutako pertsonal kualifikatua edukitzea.

Horretaz gainera, titulu berekietako ikasleek hainbat abantaila dituzte, hala nola enplegu kualifikatuaren poltsarako sarbidea, lan orientaziorako unibertsitateko zerbitzua, enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikak egiteko aukera eta hainbat zerbitzu eta deskontu izateko aukera (hizkuntza ikastaroak, kirolak, Liburutegirako sarbidea, etab.).

Inskripzio kostuaren ordainketa zatikatua egiteko aukera aurreikusten du Unibertsitateak. Horretaz gainera, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatutako hamalau tituluetarako, hitzarmenak egin dira hainbat entitaterekin, maileguak lortzeko baldintza berezietan, eta NUPeko tituludunek unibertsitateko komunitateko kideek ordaintzen duten diru-kopuru bera ordainduko dute matrikula egiteagatik, betiere Adiskide eta Ikasle Ohien A3U programako bazkide egiten badira.