Joan eduki nagusira

zoom Joaquín Ansa, Gizarte Kontseiluko buru berria

Joaquín Ansa, Gizarte Kontseiluko buru berria

Joaquín Ansa Erice, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buru berria izateko aukeratu dute. Román Felones Morrás ordezkatuko du, zeina organo honetako burua baitzen 2013. urtetik. Gizarte Kontseiluaren osoko bilkura atzo izan zen, Errektoretza eraikineko Jaime Brunet aretoan, eta bilera horretan beren karguen jabetza hartu zuten Nafarroako Gobernuak izendatu dituen kide berriak (Ana Ollo Hualde, Joaquín Ansa Erice, José María Zabala Martínez eta Sixto Jiménez Muniáin). Bere aldetik, Nafarroako Parlamentuak beste kide bat izendatu du (Ubaldo González Delgado), eta UGT sindikatuak beste bat (Román Felones Morrás).

Gizarte Kontseiluko buru izateko, bi hautagai aurkeztu dira. Joaquín Ansak 9 boto lortu zituen, eta Ubaldo Gonzálezek 3. Beste hiru kide abstenitu egin ziren.

Joaquín Ansa Erice (Zizur Nagusia, 1949) Informazio Zientzietako Lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, B. A. Zientzia Sozio-juridikoetan Nafarroako Unibertsitatean eta Enpresen Kudeaketa Masterra Deustuko Unibertsitatean.  Enpresa Lehiakortasuneko eta Eskualdeko Garapeneko graduondo bat egin du Deustuko Unibertsitatean, Harvardeko Unibertsitatearekin batera ematen den programa baten barruan.

Nafarroako Marketin Klubeko zuzendari nagusia da hau eratu zenetik. Hau Mutiloan dagoen enpresen eta profesionalen elkarte bat da, etengabeko prestakuntza eta prestakuntza okupazionala eskaintzen dituena zuzendaritza, marketin, finantza, eragiketa, pertsonen kudeaketa, teknologia berri, kalitate eta enpresaren zuzenbidearen alorretan, baita informazioaren eta enpresaren sustapenaren alorretan ere.

Hainbat klase eta txosten eman ditu marketin eta zuzendaritza estrategikoaren alorretan Marketin Klubak eta ESICek antolatutako programetan, eta inoiz ere aritu da AIN, ANEL, CEIN, Iturrondo Zentroa eta hauek bezalako beste hainbat erakundetan ere. Gaur egun ESICeko GESCO eta Master MBA Executive programetako epaimahai kalifikatzaileetako kidea da, eta negozio eskola honek urtero ematen duen Aster sarietako epaimahaikidea da.

Marketinaren Espainiako Federazioko kidea izan da, eta gaur egun egoitza Iruñean duen Arista Viva S.A kapital-arriskuko enpresako kontseilaria da, eta Fedhav fundazioko patroia. Gainera, hainbat argitalpen inprimatu eta digital zuzentzen edo zuzendu izan ditu, eta mila artikulu baino gehiago idatzi ditu enpresako zuzendaritza eta kudeaketari buruz.

Gizarte Kontseiluaren eginkizunak

zoom Ezkerretik eskuinera, José María Zabala Martínez, Pilar García Pérez (CCOO), Ana Ollo Hualde, Joaquín Ansa Erice, Sixto Jiménez Muniáin, Román Felones Morrás eta Ubaldo González Delgado

Ezkerretik eskuinera, José María Zabala Martínez, Pilar García Pérez (CCOO), Ana Ollo Hualde, Joaquín Ansa Erice, Sixto Jiménez Muniáin, Román Felones Morrás eta Ubaldo González Delgado

Gizarteak, bere sektoreen bitartez, Unibertsitatearen gobernu eta administrazioan parte hartzeko duen erakunde kolegiatua da Gizarte Kontseilua. Eginkizun garrantzizkoak ditu  ekonomia arloan, izan ere, Unibertsitatearen aurrekontua eta urteanitzeko programazioa onetsi behar ditu, eta jarduera ekonomikoak eta bere zerbitzuen errendimendua gainbegiratu behar ditu. Era berean, bere eskumena da gizarteak Unibertsitatearen finantzabidean lagun dezan sustatzea.

Kontseiluan hemeretzi kidek parte hartzen dute; horietatik hamahiru gizartearen ordezkariak dira eta sei unibertsitatekoak. Unibertsitatea ordezkatzen duten kideak hauek dira: errektorea, idazkari nagusia, kudeatzailea eta Gobernu Batzordeko hiru kide. Gizartearen alderdiko bost kide Nafarroako Parlamentuak izendatu ditu, lau Nafarroako Gobernuak eta gainerakoak sindikatu eta enpresa erakunde garrantzitsuenek.