Joan eduki nagusira

zoom Tolkien eta R. R. Martin-i buruzko mintegiko ikasleak eta hizlariak argazkirako jarriak NUPen

Tolkien eta R. R. Martin-i buruzko mintegiko ikasleak eta hizlariak argazkirako jarriak NUPen

Nafarroako Unibertsitate Publikoko NUP Zientzia Juridikoen Fakultateko hirurogeita hamar ikasle Lyder Programan (Literatura eta Zuzenbidea) parte hartzen ari dira ikasturte honetan. Ekimenak “Zuzenbidea besterik ez dakienak, Zuzenbidea ere ez daki” leloa dauka, eta lau ikasmailetan banatuta dauden irakurgaien plan bat. Irakurgaiak dagozkion mintegietan eztabaidatzen dituzte, ikasleen hezkuntza integrala bultzatu nahi du, giza jakintzan eta balioetan oinarritutako prestakuntza emanez. 

Seihileko honetan ohiz kanpoko mintegi bat daukate, "Literatura fantastikoa eta Zuzenbidea. Alderdi juridikoak J. R. R. Tolkien-en lanean eta Tronuen Jokoa sagan” izenekoa. Hauek parte hartu dute mintegian: José María Miranda Boto Santiagoko Unibertsitateko katedradunak, José F. Alenza García Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoak eta Mirentxu Marín Malo nafar erakundeko ikertzaileak.

zoom Ezkerretik eskuinera: Alenza, Miranda eta Marín, Tolkien eta R. R. Martin-i buruzko mintegia hasi baino lehen

Ezkerretik eskuinera: Alenza, Miranda eta Marín, Tolkien eta R. R. Martin-i buruzko mintegia hasi baino lehen

LyDer programa 2010an jarri zen abian, eta “gozaraziz irakasteko” asmoarekin sortu zen, Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoaren arabera. Jarduera honek “askotariko helburuak zituen, baina elkarren osagarri direnak; laburbilduz, prestakuntza kultu bat ahalbidetzea, ikaslea errealitatea kritikoki interpretatzeko eta gizartearen bilakaerara egokitzeko   gaituko duena”, esan du Alenzak. “Zuzenbidea kultura produktu bat denez eta gizarte jakin batean sortu eta aplikatzen denez, lan egiten duten tokiko kultura eta gizarte sistemaren funtsak ezagutu behar dituzte legelariek”, gehitu du.

Hala, irakurgai plan bat prestatu zen (“zeren programa honen helburua ez da literatura ikastea, liburuak irakurtzea baizik”, dekanoaren arabera), eta gero irakurgai horiek dagozkion mintegietan eztabaidatzen dituzte. Mintegiak graduko irakaskuntzen erritmoaren arabera antolatzen dira: mintegi bat egiten da seihileko bakoitzaren amaieran eta beste ikasturte hasieran udan irakurri diren irakurgaiekin. Horretaz gainera, ohiz kanpoko mintegiak antolatzen dira.

Balio literarioa duten hogeita hamar bat lan

zoom Programako mintegietako baten irudia ikasleekin

Programako mintegietako baten irudia ikasleekin

Beren eduki juridikoa baino gehiago beren balio literarioa hartu da kontuan irakurgaiak hautatzeko. Irakurgai planak nahitaezko hogeita hamar bat lan dauzka (aukerako beste lan batzuen gainera) Cervantes, Shakespeare eta Espainiako Urrezko Mendetik hasi (Calderón de la Barca, Lope de Vega), XIX. mendekoak (Poe, Sthendal, Stevenson, Dostoievsky, Dickens, Balzac, Galdós, Benavente), eta XX. mendekoak (Camus, Kafka, Golding, Orwell) idazle garaikideetaraino (García Márquez, Vargas Llosa, Eduardo Mendoza, Javier Marías, Lorenzo Silva, Juan Manuel de Prada…).

Hain zuzen, azken bi egile horiek (Silva y Prada), zeinak idazleak eta Zuzenbidean lizentziadunak baitira, 22 ikasleren aitabitxi izan dira programaren lehenengo bi graduazio-ekitaldietan. Ekitaldiak aurreko urtearen eta aurtengoaren erdialdera egin ziren.