Joan eduki nagusira

zoom Andrés Herrera Feligreras

Andrés Herrera Feligreras

Andrés Herrera Feligreras Historian lizentziaduna da UPV/EHUn, eta Espainiak "Txinako Herri Errepublikan, nazioarteko politika, segurtasun eta ekonomian erabakigarria den herrialde batean, presentzia hain txikia" izatearen arrazoietan sakondu du bere doktoretza-tesian. Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakurri du ikerketa, eta lanaren ondorioetako bat da "Administrazioak merkataritza eta inbertsio fluxua handiagotzeko interesa badauka ere, hainbat eragozpeni aurre egin behar diela, hala nola Espainiako ekonomiaren nazioarteko lehiakortasunaren mugak, teknologia eduki txikiagoko produktuetara lerratutako ekoizpen sare bat, esperientzia txikia kulturaren ikuspegitik urrun dauden merkatuetan eta inbertsioak lortzeko asiar ereduarekin neurri batean bateraezina den atzerrian inbertsioak egiteko eredu bat".

Emilio Majuelo Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eta Mario Esteban Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak zuzendu dute “España y China: del reconocimiento diplomático a la asociación estratégica integral (1973-2005)” tesia, eta bikain cum laude kalifikazioa lortu du.

Espainia-Txina harremanek azken 40 urteetan izan duten bilakaera aztertzen du lanak. Egokitzat jotzen da laurogeita hamarreko hamarkadako urteetatik aurrera harreman politikoetan sakondu izana eta Asia Ozeano Barea Esparru Plana (200-2004) abian jartzea. Plan hori beste bi planen bidez hobetu zen geroago (2005-2008 eta 2008-2012). Nolanahi ere, egileak nabarmendu du "hori guztia gauzatu zela izen jakin batzuei esker eta ez Estatu gogoeta bati esker". Hala, gogoratu du "90eko hamarkadako urteetan Espainiak gaitasun mugatuak zituela, eta Europa, Latinoamerika eta Mediterraneoarekin harreman abantailatsua eraikitzeko ahaleginean jarri zituela bere interesa eta baliabideak".

Asia Planaren eta hurrengo planen bultzadari esker "aurrerapen bat egin zen, eta Espainiak eta Txinak beren historiako harremanik hoberenak izatea lortu da, baina, bi herrialdeak politikaren ikuspegitik bat badatoz ere, Espainiak ez dauka inolako eraginik Txinan; 2007an, Txinan kokatutako atzerriko 600.000 enpresetatik 500 bakarrik ziren espainiarrak; eta espainiar inbertsioa herri errepublikan atzerritarrek egindako inbertsioen % 0,3koa da eta defizita gero eta handiagoa da".

Egon daitezkeen arrazoiak

Andrés Herrerak esan duenez "Administrazioak merkataritza eta inbertsio fluxua handiagotzeko interesa badauka ere, mugak dauzka Espainiako ekonomiaren nazioarteko lehiakortasunari begira, teknologia eduki txikiagoko produktuetara lerratutako ekoizpen sare bat, esperientzia txikia kulturaren ikuspegitik Espainiako enpresetatik urrun dauden merkatuetan eta inbertsioak lortzeko asiar ereduarekin neurri batean bateraezina den atzerrian inbertsioak egiteko eredu bat".

Bere ikerketaren ondorioetan ezartzen duenez, "horri guztiari gehitu behar zaio hainbat ikerketak frogatu dutela Espainiako multinazionalek atzerrian duten arrakastaren arrazoia beren giza baliabideen trebetasuna dela". Doktoretza-tesi honen egilearen iritzian, "Administrazioei eta enpresei Txinari buruzko ezagutza emango dietenTxinatar ikasketek Espainian tradiziorik ez izateak transakzio-kostu gisa jokatu du eta herrialde horrekin egindako eragiketa ekonomikoak mugatu ditu. Txinatar ikasketen tradiziorik eza hori bereziki eta ekialdeko Asiari buruz oro har, du bereizgarri Espainiak bere inguruko herrialdeekin alderatzen badugu”.

Andrés Herrera-Feligreras Historian Lizentziaduna da Universidad del País Vasco/EHUn eta Marketineko Zuzendaritzako eta Merkataritzaren Kudeaketako Masterra du ESIC-Business & Marketing Schoolen. Hamar urtez, 2005era arte, aholkularitza estrategikoaren eta prestakuntzaren esparruan jardun zuen profesionalki. 2005az geroztik Espainiaren eta txinatar munduaren arteko harremanekin lotuta egon da: IPESeko ikertzailea eta irakaslea izan da, aholkulari seniorra FUDEn eta Txinatar Ikasketen Nafarroako Sarearen koordinatzailea. Sarearen aholkulari nagusia ere izan zen. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza aurreko laguntza bat (2008-2012) jaso zuen, eta ikerketako egonaldiak egin ditu Wenzao Unibertsitatean eta Taiwaneko Unibertsitate Nazionalean, azken honetan Txinako Errepublikaren (Taiwan) Atzerri Gaietarako Taiwan Fellowship baten bidez. Egun Yuanfang Magazineren (www.yuanfangmagazine.com) editorea da, eta Emergia Partnersekin lankidetzan jarduten du.