Joan eduki nagusira

zoom Nafarroako Unibertsitate Publikoaren online denda berriaren hasierako orrialdea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren online denda berriaren hasierako orrialdea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak "online" denda bat ireki du, bai instituzioak berak argitaratutako argitalpenak, bai bere marka grafikoa daukaten “merchandising” produktu ofizialak saltzeko. Zerbitzua esteka honetan dago: http://tienda.unavarra.es

Online dendak, oraingoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitaratutako 100 bat argitalpen eta bere marka grafikoa daukaten 40 bat produktu eskaintzen ditu. Webgunean zehar nabigazioa errazteko xedez, produktuak bost kategoriatan banatu dira: osagarriak, paper gauzak, informatikako produktuak, etxerako objektuak eta arropa.

Pixkanaka, “online” dendan jarriko da Unibertsitatearen bibliografia funts osoa. Argitalpenen Katalogoan dago.

Denda diseinatu da PrestaShop kode irekiko programarekin, merkataritza elektronikoaren esparruan aitzindarietako bat dena munduan, eta aukera ematen duena ordaintzeko PayPal ordainketa modalitatearen bidez; izan ere, Interneten bidez erosketak modu seguruan egiteko sistema baita. Erabiltzaileak aukera dauka eskaera bere etxean edo posta bulego batean jaso nahi duela esateko. Bidalketa egiteak 48 eta 72 ordu artean hartzen du.

“Online” denda honen irekierarekin, instituzio honek bere produktuen banaketa eta salmenta kanalak osatu ditu. Izatez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren argitalpenak liburu dendetan erosteko aukera dago.