Joan eduki nagusira

zoom NUP udan bisitatzera etorri ziren ADEMNA Esklerosi Anizkoitzaren Nafar Elkarteko zenbait kide

NUP udan bisitatzera etorri ziren ADEMNA Esklerosi Anizkoitzaren Nafar Elkarteko zenbait kide

Guztira 3.995 lagun etorri dira bisitan, 2013. urtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeko Arrosadiko campusa ikustera, “Ateak Zabalik” izeneko programa dela-eta, horrela modua ematen baitzaie, hala egin nahi dutenei, hezkuntza erakunde honen instalazio eta zerbitzu nagusietan zehar ibilbide gidatua egiteko.

Bisitarien erdiak inguru (osotara 1.903 lagun) 2013. urtean Nafarroako Unibertsitate Publikora unibertsitatearen hezkuntza-eskaintza eta instalazio eta zerbitzu nagusiak ezagutzera etorritako Bigarren Hezkuntzako 39 ikastetxetakoak dira. Beste elkarte, talde eta pertsonalitate batzuen bisitak ere izan dira; batzuk, kanpotik etorriak, batez ere Amerikako, Europako eta Asiako herrialdeetatik.

“Ateak Zabalik” doako programan parte hartzeko eta bisita gidatua egiteko interesa dutenek 948 169007 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikoko helbide honetara idatzi behar dute: oficina.promocion@unavarra.es.