Joan eduki nagusira

Graduko 2. mailako eta ondokoetako ikasleek uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean egin behar dute 2013-14 ikasturteko lehen seihilekoko matrikula. Prozesu hau interneten bidez egiten da Unibertsitatearen webgunean (www.unavarra.es), eta ikasle bakoitzak egun hauetan jasoko du automatrikula egiteko eguna eta ordua eta horretarako behar duen pasahitza. Egun beretan ireki da epea antzinako lehen eta bigarren zikloetako ikasketetako ikasleek matrikula egin dezaten, baina kasu horietan matrikula 2013-14 ikasturte osokoa da.

Graduko ikasketetako matrikula seihilekoa da eta, berrikuntza moduan, ikasleek gutxienez 15 kreditu eta gehienez 42 kreditu matrikulatu behar dituzte, justifikatzeko beharrik gabe. Nolanahi ere, Unibertsitateak arduraldi osoko ikasletzat jotzen ditu 30 ECTS matrikulatzen dituzten ikasleak. Gainera, arautegian ezarri bezala, titulazioaren lehen 3 seihilekoetan, ikasleek, lehendabizi, gainditu gabeko edo matrikulatu gabeko irakasgaietan egin beharko dute matrikula, aurreneko seihilekoetatik hasita, geroagoko seihilekoetako irakasgai berrietan matrikulatu aurretik.

Interneterako sarbiderik ez dutenentzako, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, egun horietan egokitu ditu Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 307. eta 308. gelak (hirugarren solairuan) 9:00etatik 14:00etara, ordenagailuak erabiltzeko. Tuterako campusean ere aukera egongo da ordenagailuak erabiltzeko ordutegi berean Ikasleentzako Argibide Bulegoan.

Zalantzak argitu edo kontsultak egin behar dituzten ikasleek aukera dute 948 169096 telefono zenbakira deitzeko (matrikula garaiko 8:30etik 17:30era bitartean), edo mezu bat egiteko ondoko helbide elektronikoan: grado@unavarra.es

Lehen seihilekoko matrikula bi epetan

Prozesu honetako beste berritasunetako bat da hurrengo ikasturteko matrikula lau epetan (bi epe seihileko bakoitzeko) ordaintzeko aukera izango dutela. Ekimen honen helburua da ikasleei eta beren familiei erraztasunak ematea gradu, master eta lehengo zikloetako titulazio ofizialak ordaintzeko. Ordainketa epetan egiteko aukera horri gehitzen zaio Unibertsitateak finantzaketa formula bat sustatu duela banku batzuekin, matrikula baldintza berezi batzuekin ordaintzeko.

Hortaz, graduko ikasleek udazkeneko seihilekoko matrikularen % 50 ordainduko dute matrikula egiten dutenean, eta gainerako % 50a, urriaren 21etik azaroaren 10era bitartean. Udaberriko seihilekoko ordainketa ere modu berean egingo da: % 50 matrikula egitean, eta gainerakoa, 2014ko apirilaren 1etik 20ra arte.