Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Olga Martín, María Eugenia Hernández, Marisa Lacabe, Iñigo Nagore eta Jesús Sarasa.

Ezkerretik eskuinera, Olga Martín, María Eugenia Hernández, Marisa Lacabe, Iñigo Nagore eta Jesús Sarasa.

Ebro ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campusak, Campus Iberusek, atzo, ekainak 25, asteartea, Iruñean aurkeztu zuen ekintza plan bat Campus Iberusen esparruan nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren sektorean lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko. Azterketa Campus Iberusen eta "la Caixa"ren Gizarte Lanaren arteko hitzarmen bati esker egin da. Hitzarmenaren helburua da hazkunde ekonomikorako politikak suspertzea Ebro ibarrean. Honako hauek dira Campus Iberuseko kideak: Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Lleidako Unibertsitatea eta Errioxako Unibertsitatea.

Jardunaldia Baluarte Jauregian egin zen eta Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetako eta hainbat administraziotako nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren arloko ehun lagunetik gora bildu ziren bertan. Marisa Lacabe kazetariak aurkeztu zuen eta ekitaldi batekin hasi zen, non hauek izan baitziren buruak: Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Felipe Pétriz Calvo Campus Iberuseko lehendakaria, eta Enric Banda, "la Caixa" Fundazioko Zientzia, Ikerketa eta Ingurumeneko Arloko zuzendaria.

zoom Campus Iberusek antolatutako jardunaldira bertaratutakoak.

Campus Iberusek antolatutako jardunaldira bertaratutakoak.

J. Javier Sánchez Asín Campus Iberuseko koordinatzailea izan zen nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren eremuko berrikuntza hobetzeko ekintza plana aurkezteaz arduratu zena. Txosten horretan, Ebro ibarrean nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren sektorearen ahalmena jartzen da agerian. Izan ere, eremu geografiko horretako lehen industria sektorea da, nazio mailako nekazaritako elikagaien industriaren % 20a egiten du eta esparru horretako espainiar esportazioen % 30a. Azterlanean nekazaritzako elikagaien sektoreko eta administrazioko ordezkariek parte hartu dute, eta apustua egin dute modu jasangarrian ekoizten diren produktuen kalitatea hobetzeko, produkzio prozesuen kostuak murrizteko, estrategia berrien bidez, eta Ebro ibarreko gastronomiarekin eta kontsumitzaileen joerekin zuzenean lotutako produktuak sortzeko.

Egitarauak jarraitu zuen "Nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren sektorea eta garapen ekonomikoa" izenburua zeukan mahai-inguru batekin, eta horretan, honako hauek egon ziren: María Antonia Fernández de Pablo, Aragoiko Elikadura Klusterreko zuzendari-kudeatzailea; Iñigo Nagore Ferrer, Errioxako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumen kontseilaria; Jesús Sarasa Murugarren, Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Elkarte Kooperatiboko zuzendari-kudeatzailea, eta Olga Martín Belloso, Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologiako katedraduna. Ondoren, Màrius Rubiralta "la Caixa"ren Gizarte Lanak bultzatzen duen "Unibertsitateko Campusak eta Ekonomia Hazkundea" proiektuaren zuzendariak parte hartu zuen; proiektua Ebro ibarreko nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren sektoreari buruzko azterlanean sartzen da.

Topaketari amaiera eman zioten Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Gobernuko lehendakariak, Julio Lafuente NUPeko errektoreak, eta Raúl Marqueta Bueno La Caixako lurralde zuzendariak Nafarroan, Aragoin eta Errioxan.

Elikadura eta nutrizioa Campus Iberus proiektuaren ardatzetako bat da. Beste ardatz batzuk honako hauek dira: energia iraunkorra, osasunaren zerbitzurako teknologia, eta ondare kulturalaren zaintza. Datorren astean aurkeztuko den ekintza-planaren helburua nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna suspertze eta indartzea da, estrategikoa baita Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Kataluniako erkidegoentzat.

Unibertsitateko campusak eta ekonomia hazkundea

zoom J. Javier Sánchez Asín.

J. Javier Sánchez Asín.

Proiektu hau "la Caixa"ren Gizarte Lanak bultzatzen duen Unibertsitateko Campusak eta Ekonomia Hazkundea izeneko programa pilotuaren barruan dago. Programa honek konfiantza eman nahi dio gizarteari, ikusarazteko gaurko krisi ekonomikotik atera daitekeela, baldin eta unibertsitateek, enpresek eta administrazioak batera lan egiten badute, ezagutzaren gizartearen praktika onen printzipioak zainduz.

Programaren helburua da Espainiako unibertsitateen, ikerketa zentroen, teknologia zentroen eta garapen ekonomikoaren transferentzia eta berrikuntzaren egituren balioa azpimarratzea. Beste alde batetik, Campus Iberus bikaintasuneko campusa den elkarte estrategikoa martxan jarri zuten sustatzaileen proiektu publiko eta pribatuek berriz indartu nahi dira, horretarako aprobetxatuz Espainako Gobernuaren Hezkuntza Ministerioak 2008-2011 aldian garatutako Nazioarteko Bikaintasun Campusaren programa.