Joan eduki nagusira

zoom Nafarroako Pirinioen ikuspegia

Nafarroako Pirinioen ikuspegia

Lur Ekologiaren Espainiako Elkartearen (AEET) XI. Biltzar Nazionala egingo da maiatzaren 6tik 10era Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ekologiaren zientzian egin diren azken aurrerapenak aurkeztu eta ezagutzak trukatzeaz gain, aurrerapen eta ezagutza horiek gizartearekin partekatu behar direla azpimarratuko da. Hori dela eta, Ekologia eta Gizartea Sinposiuma egingo da maiatzaren 7, 8 eta 9an. Doakoa eta jende guztiarentzat izango da. Hainbat gai aztertuko dira. Esaterako, berrikuntza ekologiaren irakaskuntzan eta dibulgazioan, klima-aldaketa, gaitzak lurzoruaren erabileran, espezie inbaditzaileak edo zuhaitz zaharren eta oihan helduen kontserbazioa.

Biltzarraren goiburua hau da: "Ekologiarako gonbita: gizartearekin lotura estutzen". NUPeko Ekologia eta Ingurumena ikerketa taldeak, Natura Ingurunearen Zientzien Sailekoak, eta Larreak ikerketa taldeak, Nekazaritzako Ekoizpeneko Sailekoak antolatu dute biltzarra Lur Ekologiaren Espainiako Elkartearekin eta Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroarekin batera. Programatutako hamaika zientzia saioetan, izena eman duten 260tik gora parte-hartzaileek ezagutzak eguneratu eta hainbat gairi buruz eztabaidatuko dute gonbidatutako adituekin. Horrez gain, bi txango antolatu dituzte biltzarkideentzat: Arbaiungo arroila-Larrako mendigunea eta Iratiko oihana, hiru lantegi eta Zer ikasten dute ekologoek? argazki lehiaketa. Argazki onenak NUPen erakutsiko dira maiatzean, eta AEETren webean argitaratuko dira. Halaber, bideo lehiaketa bat antolatu da, antzeko goiburua daukana, eta bideo onenak saio batetik besterako etenaldietan eta biltzarraren amaierako afarian emango dira.


Ekologia jende guztiarentzat


Hitzaldiak jende guztiarentzat dira, Ekologia eta Gizartea sinposiumaren barruan daude, eta arratsaldean egingo dira. Biltzarraren osoko bilkurak ere jende guztiarentzat izango dira. Maiatzaren 7ko jardunaldia, 18:00etatik 20:00etara, Nafarroako Iraunkortasunerako Foroari zuzenduta egongo da, eta ekonomia berdeari buruz gogoeta egingo da garapen iraunkorraren eta pobrezia erauztearen testuinguruan. Hizlariak hauek izango dira: Victor Viñuales, Ekologia eta Garapena (ECODES) eta Carlos Rey, REAS Navarra - Ekonomia Alternatibo eta Solidariorako Sarea.
 

Ikertzaile bat oihaneko lurzoruaren arnasketa neurtzen

Asteazkenean hainbat hitzaldi egingo dira bi gai nagusiri buruz: 18:00etatik 20:00etara, ekologiaren irakaskuntzako eta dibulgazioko berrikuntzari buruz. Gonbidatuek azken joerak aurkeztuko dituzte eta parte-hartzaileekin eztabaidatuko dute gaiari buruz. Zehazki, hizlariak eta parte-hartzaileak hauek izango dira: Rosa Sevillano, Bartzelonako Unibertsitatekoa, eta Silvia Ruiz, Kataluniako Unibertsitate Politeknikokoa, “Proiektuetan oinarritutako Ikaskuntzarekin ditugun zailtasunak” hitzaldiarekin; Luis Cayuelak, Rey Juan Carlos Unibertsitatekoak, “Zientzialarientzako Zientzia eta gizartearentzako zientzia"” izango du hizpide; Luis Navarrok, Vigoko Unibertsitatekoak, “Zientzia eta Artea: informazio zehatza transmititzeko mutualismo arrakastatsua”; eta Julia Dordelek, Universtiy of British Columbiakoak, “TerreWEB” esperientzia aurkeztuko du, komunikazio arloko prestakuntzari buruzko programa bat ikasle graduatuentzat.

Asteazkenean, baita ere, 20:00etatik 21:00etara, zuhaitz zaharren eta oihan helduen kontserbazioari buruz hitz egingo da, zergatik diren garrantzitsuak eta zein proiektu egiten ari diren Espainian haiek babesteko eta balioesteko. Saio honetan parte-hartzaile hauek izango dira: Oscar Schwendtner, Bioma Forestalekoa; Bernabé Moya, Valentziako Diputaziokoa; eta César-Javier Palacios, Félix Rodríguez de la Fuente Fundaziokoa.

Ostegun arratsaldeko saioan Zergatik kezkatu behar gaitu aldaketa globalak? mahai-ingurua egingo da, eta adituek hainbat gairi buruz eztabaidatuko dute, hala nola, klima, lurzoruaren erabilera eta espezie inbaditzaileak. Parte-hartzaileak hauek izango dira: Rafael Aldai, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentrokoa; Josep-Antón Morguí, Institut Català de Ciènces del Climakoa; eta Fernando Valladares, Natura Zientzien Museo Nazionalekoa.


Doñanatik oihan tropikaletara


Biltzarraren osoko bilkurak goizez egingo dira, eta jende guztiarentzat izango dira. Biltzarra irekiko duena maiatzaren 7an, asteartean, 8:30ean, egingo da Sario eraikineko Fernando Remacha Aretoan. Pedro Jordano Barbudo biologoak , Doñanako Estazio Biologikokoak (CSIC), hitzaldi hau emango du: “Beste biodibertsitate bat: geneak, elkarreraginak eta zerbitzu ekologikoak, aldatzen ari den mundu batean”. 9:30ean biltzarraren inaugurazioaren ekitaldi ofiziala egingo da, eta 10:45ean “Gizakiak eragindako suntsitze ekosistemikoa hainbat ekologia sareetan” hitzaldia emango du Miguel Verdúk, Basamortutzeari buruzko Ikerketa Zentrokoak.

Maiatzaren 8an, asteazkenean, 8:30ean, tendrá la palabra Stefan Schnitzerrek, Wisconsin-Milwakee Unibertsitatekoak (AEB), emango du hitzaldia. Gai honi buruz hitz egingo du: "Zuhaitzak, lianak eta espezie dibertsitatearen kontserbazioa oihan tropikaletan".

Maiatzaren 9an, ostegunean, 8:30ean, baita ere, Anna Travesetek, Institut Mediterraní d’Estudis AvanÇats-ekoak, emango du hitzaldia gai honi buruz: los “Aldaketa globalaren eraginak elkarreragin biotikoetan: komunitate ikuspegi bat”.