Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Jaume Funes, Julio Lafuente eta Rubén Lasheras, ikastaroari hasiera eman zion ekitaldian

Ezkerretik eskuinera, Jaume Funes, Julio Lafuente eta Rubén Lasheras, ikastaroari hasiera eman zion ekitaldian

300 lagun inguru parte hartzen ari da "Gogoeta berri bat hezkuntzari buruz, berrikuntza eta ekitatetik. Eskola berri bat ume guztientzat" izeneko ikastaroan. Ikastaroa Nafarroako unibertsitateen Udako Ikastaroetako XII. edizioaren barruan dago, Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari da eta uztailaren 27ra arte iraungo du. Hasiera ekitaldian Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea Julio Lafuentek eta ikastaroko zuzendariak Jaume Funesek eta Rubén Lasherasek hartu dute parte.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du ikastaroa, Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco katedraren bidez. Ikastaroko hasierako hitzaldia Angel Gabilondok, José Luis Rodríguez Zapateroren gobernuetako azken hezkuntza ministroak eman du. Bere hitzaldiaren ondoren Juan Carlos Tedesco mintzatu da. Tedesco Argentinako gobernuko Hezkuntza Ministerioko titularra izan zen 2007. eta 2009. urteen artean, Cristina Fernández de Kirchner lehendakaria zela. Eman duen hitzaldiaren izenburua honako hau izan da: "Krisia eta pobrezia. Gizarte-ezberdintasun berriak, hezkuntza-desberdintasun berriak eta zaharrak?

Ikastaroa Sario eraikineko Fernando Remacha gelan egiten ari da. Hamabi hitzaldik osatzen dute ikastaroa, zenbait gai aztertzeko: aniztasuna ikasgelan, hizkuntza aniztasuna, 2.0 webgunearen garaiko irakaskuntza, edo gazteen prestakuntza DBHren ondoren. Hiru mahai inguru egingo dira, baita ere. Horietan erakutsiko dira besteak beste García Galdeano eta Sanduzelai (biak Iruñean) ikastegi publikoetan eta Udalaren haur eskoletan egindako esperientzia pedagogikoak.

Zuzendariak eta laguntzaileak

zoom Udako ikastaroko partaideak

Udako ikastaroko partaideak

Ikastaroaren zuzendariak dira Concepción Corera Oroz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedraren zuzendaria eta Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea; Jaume Funes Artiaga, psikologo, hezitzaile, kazetari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko graduondoko irakasle laguntzaile ere badena; eta Rubén Lasheras Ruiz, aipatu Katedrako kudeaketari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea dena.

Udako ikastaro hau antolatzeko, lankidetzan aritu dira Nafarroako Unesco Zentroa, Herrikoa (Nafarroako Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioa) eta Sortzen Ikasbatuaz elkartea, eta Nafarroako Kutxa-Banca Cívicaren finantzazioa izan du, besteak beste.