Joan eduki nagusira

zoom Primitivo Caballero Murillo katedraduna.

Primitivo Caballero Murillo katedraduna.

Primitivo Caballero Murillo Landare Ekoizpeneko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionaleko (CNEAI) Aholku Batzordeko kide izendatu dute. Beren jakintza-arloetako adituek osatzen dituzten batzordeak eta batzorde horiek arduratzen dira ebaluatzeaz CSICeko (Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusia) eskala zientifikoko unibertsitateko irakasleek eta langileek produktibitate-osagarri bat aitortzea eskatzeko aurkezten dituzten lan zientifikoak.

Ebaluazioa urtero egiten da eta ikertzaileek ebaluatzeko aurkeztu behar dituzte sei urteko aldian edo aldi luzeagoan egindako lan zientifikoak. Ebaluazioak egiteko, CNEAIk espedienteen azterketa teknikoa egiten duten adituek osatutako batzordeak ditu. Ebaluatzaile horiek aurretiaz gutxienez ere hiru tarte (seiurteko) onartuta dituzten Unibertsitateko katedradunen edo CSICeko Ikerketa Irakasleen artean aukeratzen dira. Oro har kide bakoitza bi urterako izendatua da, batzordeburua salbu, hark urte bat gehiago jarrai baitezake.

Primitivo Caballero nekazaritza ingeniaria da eta Kordobako Unibertsitateko Nekazaritza Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko Nekazaritza Ingeniari Doktore titulua lortu zuen. NUPeko Nekazaritzako Ekoizpen Saileko zuzendaria izan zen 1999 eta 2008 artean, eta 2001ean, berriz, Zientzia Zehatzen eta Biologia, Medikuntza eta Teknologia Zientzien arloko ikerketa-ibilbide pertsonal osoaren Unibertsitatea/BBVA ikerketa saria jaso zuen. Halaber, 2008an, Ikerketa Emaitzen Bestetaratze Hoberenen Saria lortu zuen, NUPek eta Nafarroako Berrikuntza Agentziak emandakoa.

Zomorro hilkariei buruzko patenteen egilea

Laborantzen Babeseko irakasgai batzuen arduraduna da, eta CICYTek (Zientzia eta Teknologiako Ministerioarteko Batzordea), Europar Batasunak eta nekazaritza arloko enpresa batzuek finantzatutako proiektuetako ikertzaile nagusia da. Zomorro hilkari mikrobianoei buruzko lau patenteren egilea da, eta bere lanari esker zomorro hilkari biologiko bat egin zen "erroskila berdea" (Spodoptera exigua) izenaz ezagutzen den beldarraren aurka, Espainiako hegoaldeko berotegien izurriak eragiten dituena, borrokatzeko.

Ikertzaile gisa hainbat tokitan egin ditu egonaldiak. Esaterako, Agricultural University of Wageningen (Holanda), Institut of Virology and Environmental Microbiology de Oxford (Erresuma Batua) eta Montpellierko INRA-CNRS (Frantzia). Hamabi doktoretza tesi zuzendu ditu, zomorro hilkari mikrobianoei eta laborantzen babesari buruzko lau libururen editorea izan da, ehundik gora argitalpen zientifikoren egilea edo egilekidea, eta berrikusle zientifiko ad hoc gisa lan egin du aldizkari zientifiko batzuentzat, bai eta ANEP eta nazioarteko hainbat aldizkarirentzat ere.