Joan eduki nagusira

zoom Julio Lafuente errektorea, erdian, Klaustroan hitz egiten.

Julio Lafuente errektorea, erdian, Klaustroan hitz egiten.

Santiago Alfonso Ábrego Unibertsitate Komunitateko arartekoak 120 jarduketa egin ditu guztira; horietatik 50 kexuak eta erreklamazioak, 49 kontsultak eta 21 bitartekaritzak izan ziren. Horixe azaldu da gaur Alfonsok Unibertsitateko Klaustroan aurkeztu duen txostenean, 2009ko urtarriletik 2010eko irailera bitartean garatu diren jarduketak zehazten baititu. Jarduketa horien % 70 asebetegarriak izan dira eskatzaileentzat, azterlan honetan emandako datuen arabera.

Jarduketa horien % 77 ikasleek eskatutakoak izan dira, eta horietako asko ikasleek unibertsitatean duten iraupen araubideari buruzkoak izan dira. Nolanahi, arartekoak txostenean azaldu du tramitatutako espediente kopurua unibertsitateko kideen % 0,5ari dagokiola, izan ere espainiar unibertsitate gehienek duten ehunekoaren antzekoa dena.

Jarduera mota ezberdinei dagokienez, arartekoak nabarmendu du egin diren kontsulta kopuru handia (49), eta, bere ustez, kontsulta horietako asko NUPeko zerbitzu orokorretan tramitatu zitezkeen eskaera arruntak dira. Bestalde, bitartekaritza kopurua 21 izan da. Horixe da Alfonsoren ustez arartekoaren jarduera espezifikoena.

Kexu eta erreklamazio kopuru osotik (50) ateratzen den batez bestekoa da unibertsitateko 300 kideko jarduketa bat. Kopuru hori handia da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren tamainarako, txostenean azaltzen denaren arabera. Hartaz, esaterako, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ehuneko hori batekoa da mila lagunetik gorako, eta Oviedoko Unibertsitatean batekoa 500 laguneko. Arartekoaren ustez NUPen batez bestekoa handiagoa da jarduketa eskaera ia guztiak onartzen direlako eta unibertsitate txikia eta eskuragarria delako.

Titulazioka sailkatuz gero, Irakasletza eta Fisioterapia Graduak dira aldi honetan jarduketa gehien sorrarazi dituztenak. Irakasletzaren kasuan, beraiek izan ziren titulazio berriak abian jarri zituzten lehenbizikoak. Fisioterapiako ikasleek eskatutako jarduketak bigarren ikasmailan sartu nahi zuten ikasleen onarpen arazo batengatik sortu ziren.

Azkenik, Unibertsitate Komunitateko arartekoak txostenean pozik azaldu du urte honetan irakaskuntzaren garapen arruntean eragiten duten matrikulazioei, iraupenei edo talde aldaketei buruzko eskabideak eta gora jotzeko errekurtsoak ebazteko egiazko epeak laburtzea lortu dela. Alfonsoren ustez, arazo horrek okerrera egin zuen Gradu titulazioen ezarpenarekin, horietan sartzen baitira neurri handiagoan edo txikiagoan, asistentzia, banakako lanak, praktikak eta, oro har, etengabeko ebaluazioa.