Joan eduki nagusira

zoom Jardunaldian egindako mahai-inguru baten irudia.

Jardunaldian egindako mahai-inguru baten irudia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak Nafarroako Aratxekia eta Ardoa Sustatzeko Jardunaldia egin du gaur, abenduak 17. Jardunaldiaren egitarauan zeuden hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta Burlatako Ostalaritza Eskolako ikasleek aratxekiarekin prestatutako produktuen dastaketa bat. Aurreko edizioetan bezala, Nekazaritza Ingeniarien GMETak Nafarroako nekazaritzako elikagaien ekoizpena sustatu eta hedatu nahi du gazteen artean, gai teknikoetan zein gastronomikoetan duten heziketa areagotzeko xedez.

Jardunaldia Olibondoak eraikineko Gradu Aretoan egin da, eta 11:15ean hasi da, ongi-etorri ekitaldiarekin, Javier Casalí Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea buru izan dela. Bertan izan dira, halaber, Patricia Yanguas Nekazaritza Ingeniarien Eskolako zuzendariordea eta Antonio Purroy Animalia Ekoizpeneko katedraduna eta jardunaldiaren koordinatzailea.

zoom Dastaketan dezenaka pertsonek parte hartu dute.

Dastaketan dezenaka pertsonek parte hartu dute.

Gero, 11:30ean, mahai-ingurua zegoen egitarauan, “Nafarroako aratxekia” izenburukoa. Antoio Purroy izan da moderatzailea eta honako hauek parte hartu dute: Mikel Nazabal (ITG Ganadero), Alberto Luis Horcada (Sevillako Unibertsitateko NIGMETeko irakaslea), Lorenzo Iraizoz (abeltzaina eta sukaldaria), Arantza Ruiz de las Heras (Nafarroako dietista-nutrizionisten Elkargo Ofizialaren lehendakaria), Pedro Manuel Barbería (Nafarroako Aratxekia Adierazpen Geografiko Babestuaren lehendakaria).

Nafarroako aratxekiaren eta ardoaren dastaketa aurkeztu dute, 13:00etatik aurrera, Carlos Ruiz Vergara Burlatako BHIko Ostalaritza Eskolako irakasleak eta Pilar García Granero Nafarroako Ardoaren Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Arauemaileko lehendakariak. Ostalaritza Eskolako ikasleek hiru plater hauek prestatu dituzte: “Nafarroako aratxeki albondigak mertxika saltsarekin”, “Nafarroako aratxeki eskalopetxoa urdaiazpikoz betea” eta “Xerra onddoz beteak Nafarroako cavarekin”.