Joan eduki nagusira

zoom Francisco Falcone saria jasotzen Aníbal Figueiras Vidal RAIko lehendakariaren eskutik. Argazkiak: RAI/Jesús Manchado

Francisco Falcone saria jasotzen Aníbal Figueiras Vidal RAIko lehendakariaren eskutik. Argazkiak: RAI/Jesús Manchado

Francisco Falcones Lanas NUPen Seinalearen Teoria eta Komunikazioak arloko irakasleak atzo jaso zuen Madrilen Ingeniaritzako Erret Akademiak ematen duen “Juan José de Peñalver” Ikertzaile Gazteentzako saria. Halaber, Akademiaren egoitzan egin zen ekitaldi berean eman zioten “Agustín de Betancour” saria Alejandro Ramírez Bellidori eta Patentes Talgo S.L. enpresari, berriz, Academiae Dilecta 2010 saria.

Ekitaldira ondoko hauek ere joan ziren: Alfonso Carlosena NUPeko Ikerketa errektoreordea, Mario Sorolla eta Antonio López irakasleak eta sarituaren emaztea. Nafarroako Gobernuaren izenean Salvador Estébanez agertu zen, Madrilgo Ordezkaritzako zuzendari nagusia dena.

Francisco Falcone Lanas irakasleak sari hori jaso du metamaterial elektromagnetikoei buruz egindako ikerketengatik. 18.000 euroko diru-kopurua duen saria estreinakoz deitu da 2010. urtean. Beren lana ingeniaritzaren edo arkitekturaren eremuan egin duten 36 urtetik beherako ikertzaileei zuzenduta dago. Lehenengo kasuan, sariak “Juan José de Peñalver” izena du, eta bigarren kasuan “Agustín de Betancour”.

zoom Ezkerretik eskuinera, Alex Ramírez, "Agustín de Betancourt" Saria; Carlos Palacio Oriol, TALGOko burua, Academiae Dilecta Saria; Aníbal Figueiras Vidal, RAIko burua, eta Francisco Falcone, "Juan López de Peñalver" Saria.

Ezkerretik eskuinera, Alex Ramírez, "Agustín de Betancourt" Saria; Carlos Palacio Oriol, TALGOko burua, Academiae Dilecta Saria; Aníbal Figueiras Vidal, RAIko burua, eta Francisco Falcone, "Juan López de Peñalver" Saria.

Epaimahaiaren erabakiaren arabera, “interes zientifiko handia” dute Francisco Falconek teknologia planarra eta zirkuitu inprimatukoa erabiliz metamaterial elektromagnetikoei buruz egin dituen ikerketa teorikoak, bai eta beren aplikazioen garapenak ere. Hala, enpresa teknologiko berri bat sortu da Falconek berak sortua eta kudeatua. Tafco Metawireless izeneko enpresa 2009ko urtarrilean sortu zen, eta bere helburua da modu efizientean merkaturatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle talde bat esparru honetan egiten ari den ikerketen emaitzak. Tafcok kontratuak garatzen ditu aire eta espazio arloarentzat eta kontsumo elektronikarentzat, eta aholkularitza zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Uhin milimetrikoen eta terahertzen esparruan diharduen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile talde batean sortu zen enpresa hau gauzatzeko ideia. Falconez gainera, proiektu honen garapenean parte hartzen dute José Antonio Marcotegui Iturmendi NUPeko irakasle elkartuak, Mario Sorolla Ayza katedradunak eta Mikel Gómez Laso eta Txema Lopetegi Beregaña irakasle titularrek.