Joan eduki nagusira

zoom Agrobioteknologia Institutuko instalazioak, Arrosadiko campusean

Agrobioteknologia Institutuko instalazioak, Arrosadiko campusean

(CSIC) Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiak, (ANEP) Kalitatea Ebaluatzeko eta Prospektibarako Agentzia Nazionalarekin batera, ondorioztatu dute Agrobioteknologia Institutuaren produktibitate maila % 100ekoa dela, eta hori dauden Ikerketa Institutuetan helburuak betetzeari begira produktibitatea ebaluatzen duen Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Batzordeak emandako kualifikaziorik onena erdiestea da.

Agrobioteknologia Institutua Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak eta Nafarroako Gobernuak osatzen duten zentro mistoa da. 1999ko uztailean sortu zen eta ikerketa lerro nagusiak honako gai hauekin lotuta daude: infekzio-prozesuen eta erantzun immunologikoaren biokimika eta biologia molekularra, biofaktoriak bezalako organismoen erabilera eta landare, bakterio eta animalien metabolismoa eta genetika.

ANEP Kalitatea Ebaluatzeko eta Prospektibarako Agentzia Nazionalak izendatzen du batzorde ebaluatzailea, CSICko Ikerketa Zientifikoko eta Teknikoko presidenteordea da burua eta, horiez gainera, honako hauek osatzen dute: ANEPeko zuzendaria, CSICko Arlo Zientifiko-Teknikoetako presidenteorde atxikia, eta arlo bakoitzean adituak diren zortzi zientzialari, erakundetik kanpokoak eta entzute handikoak.

Zehazki, produktibitate maila ebaluatzeko orduan, Zentroa ebaluatzen da honako adierazle hauek kontuan hartuta: produktibitate zientifikoa, irakurritako tesiak, bereganatutako proiektuak, ikertzaileek lortutako patenteak, etab. Fernando Zaratiegui Institutuko kudeatzaileak azaltzen duenez “CSICek aplikatutako produktibitate-osagarri moduan hasi zena, denboraren poderioz, zentroaren funtzionamenduari eta ikertzaileen lanari buruzko oso ebaluazio osatua izatera iritsi da”.