Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

NUP-ek softbol-zelai berria izanen du, Nafarroako Gobernuak finantzatua

Instalazioak 850.000 euroko kostua izanen du, eta unibertsitateko beharrei eta kirol horren gero eta eskari handiagoari erantzuteko balioko du.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, 850.000 eurorekin finantzatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) softbolean aritzeko eremu berri bat eraikitzeko lanak. Azpiegitura berria ongi etorriko da, kirol jarduera horretan aritzeko gero eta eskari handiagoa baitago Foru Komunitatean, eta, Nafarroako Kirolaren Institutuak Unibertsitatearekin duen hitzarmenari esker, Nafarroako federazioek eta klubek ziurtatua izanen baitute Unibertsitateko kirol instalazioak erabiltzeko aukera. Gainera, aukera emanen dio NUPi bere ikasleentzako kirol-jardueren eskaintza handitzeko.

De izq. a dcha.: Jesús Lisarri (de espaldas), Begoña Pérez Eransus, Rebeca Esnaola, Jorge Aguirre e Iranzu García Iriarte atienden las explicaciones de Pablo Carpio.Ezkerretik eskuinera: Jesús Lisarri (bizkarrez), Begoña Pérez Eransus, Rebeca Esnaola, Jorge Aguirre eta Iranzu García Iriarte, Pablo Carpioren azalpenak entzuten.

Zenbait ordezkarik duela gutxi egin zuten bisitan, etorkizuneko azpiegituraren kokaleku izanen diren lurrak “in situ” ezagutzeko parada izan zuten. Hauek izan ziren bisita hartan: Rebeca Esnaola (Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria), Jorge Aguirre (Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea), Begoña Pérez Eransus (Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea), Iranzu García Iriarte (NUPeko Unibertsitate Zabalpenaren Ataleko burua), Jesús Lisarri eta Pablo Carpio (Espainiako eta Nafarroako beisbol eta softbol federazioetako lehendakariak, hurrenez hurren). NUPek lizitazioa egin du horren proiektua idatzi eta gidatzeko, eta CM10 enpresari esleitu dio.

Nazioarteko ekitaldietarako aproposa

Softbol-zelai berria gaur egun kirol instalazioetan dagoen harea-zelaian kokatuko da. 4.700 metro karratuko jokalekua izanen du, zirkunferentzia-laurdeneko formakoa (forma horri “diamante” ere esaten zaio). “Home” gunetik muturretaraino 67,06 metroko distantzia egonen da, eta 7,62 metrokoa atzealdeko babes-hesiraino (“back stop” hesiraino, alegia). 

Vista de los terrenos, ubicados en las instalaciones deportivas de la UPNA, en los que se ubicará el nuevo campo de sóftbol.

Softbol zelai berriaren kokaleku izanen diren lurrak, NUPeko kirol instalazioetan.

Dimentsio horiei esker, Foru Komunitateko edo Estatu mailako entrenamenduak edo lehiaketak ez ezik, nazioarteko ekitaldiak ere egiteko aukera emanen du, adibidez Emakumezkoen Europako Txapelketa. Gainera, instalazio berria lagungarri izanen da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Graduko irakaskuntza-jardueren osagarri modura (NUPek ematen du gradu hori).


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua