Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordukoak

NUP-eko Antzerki Taldeak “(Des)de los escombros” estreinatuko du Iruñean, María Pradok idatzitako eta Óscar Orzáiz Resanok zuzendutako antzezlana

Emanaldiak apirilaren 26an eta 27an izanen dira, 19:30ean, Iturramako Civivoxen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatutako Unibertsitateko XV. Antzerki Zikloaren parte da antzezlan hau.

Sarreren prezioa euro batekoa da, eta, haiek erosteko, aldez aurretik eman behar da izena 010 telefono zenbakian edo pamplonaescultura.es webgunean; bestela, aurrez aurre ere erosten ahal dira edozein Civivox zentrotan. 

Informazio gehiago