(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Asteazkena , Maiatzaren 1a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Arte garaikidea epaitzen. Nazioarteko sinposioa

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra          Mapfre Fundazioarekin lankidetzan


     

    2012ko maiatzaren 29 eta 30ean

    Tokia: Nafarroako Museoa (Santo Domingo kalea, 47 Iruñea)

  • Zuzendaritza:

    Juliane Rebentisch

Aurkezpena

Sarritan arte garaikidea ez da aintzat hartzen, judizio arauemaile orori ihes egiten diola baitirudi. Bere adierazpen baliabideak nahastuz eta artea denaren eta ez denaren arteko mugak aldatuz, arte garaikideak ez du zalantzan jartzen arteen sistema bakarrik, baita dagokion lan indibidualaren beraren mugak ere. Ohiko artelanekin gertatzen ez den bezala, badirudi ez dagoela argi nola epaitu behar den arte garaikidea. Ez da harritzekoa batzuek artearen (eta artearen historiaren) amaieratzat hartzea hori. Beraien iritzian, arte garaikideak ez du onartzen iraganeko lanarekin alderatzea, ez eta bestelako Etorkizuna desberdin bat edo hobe bat agintzen ere. Aitzitik, betiereko Oraina eskaintzen du, zeinean bai baitirudi soilki "interesgarria" dena dela geratzen den irizpide bakarra.

Diziplinarteko sinposioak eztabaida hau izango du aztergai judizio estetikoaren praktika eta izaera berraztertuz. Izan ere, artearen azken urratsek ez diete aurre egiten lehenagoko artelanak epaitzeko erabili ditugun kategoria kritikoei bakarrik, ez dute bakarrik eskatzen gure irizpide bereizgarriak ikertzea. Arte garaikideak eskatzen diguna zerbait funtsezkoagoa da. "Artearen erakundeari" aurre eginez, zeregin kritikoa berarengana bihurtzera behartzen gaitu arte garaikideak. Epaitzen dutenei eskatzen dien gogoetaren bidez erdiesten ote du arte garaikideak aurrerabide historikoaren aldaeratzat har daitekeen ezaugarri berezi bat?
 

 

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169