Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

NUP-en Energia Berriztagarrien Katedrak epea ireki du master amaierako lanak eskatzeko

46 proiektu eskaintzen ditu sektoreko zazpi enpresatan, 3.500 euroz horniturik bakoitza

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Energia Berriztagarrien Katedrak ikasleak hautatzeko epea ireki du zazpi enpresak eskaintzen dituzten master amaierako 46 lanetako bat egin dezaten heldu den urtean, 3.500 euroko zuzkidura ekonomikoarekin haietako bakoitza. Hauek dira enpresak: Siemens Gamesa Renewable Energy, Ingeteam Power Technology, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER), Acciona Generación Renovable, Nordex Energy Spain, Array eta EOSOL taldea. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 7ra bitarte egonen da zabalik. Deialdiaren oinarriak, instituzioaren webgunean daude argitaratuak , eta horietan zehazten da zer baldintza bete behar diren deialdiko lan bakoitzerako.

Hautatutako ikasleek enpresako tutore bat eta Unibertsitateko beste bat izanen dituzte, baina eskaintzan dauden 46 lanetatik sei A motakoak izanen dira (tutore prestatzailea Unibertsitatekoa izanen dute) eta beste berrogeiak B motakoak (tutore prestatzailea enpresakoa). Nolanahi ere, 3.500 euroko zuzkidura ekonomikoa izanen da ikasle bakoitzarentzat.

Lanaldi osoko master amaierako lanek bost hilabete iraunen dute (2024ko otsailetik ekainera), eta lanaldi partzialekoek, berriz, hamar hilabete (2024ko otsailetik azarora).

Balorazioa, espediente akademikoaren eta hizkuntzen arabera

Energia Berriztagarrien Katedraren Balorazio Batzordeak hauek hartuko ditu kontuan: hautagaien espediente akademikoa (80 puntu gehienez), ingelesaren ezagutza (5 puntu gehienez) eta curriculuma zenbatean egokitzen zaion master amaierako lanaren gaiari (45 puntu gehienez). Hautaketa prozesua gainditzeko, gutxienez ere 85 puntu ateratzea eskatuko da.

Ingeteam Power Technologyk master amaierako hamasei lan eskaintzen ditu; Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER), hamahiru; Siemens Gamesa Renewable Energyk, sei; EOSOL taldeak, lau; Acciona Generación Renovablek, hiru; Nordex Energy Spainek, hiru; eta Arrayk, bat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko Energia Berriztagarrien Katedraren atala.


Energia Berriztagarrien Katedra
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Haginak eraikina (Arrosadiko Campusa)
31006 Iruñea
Tel. (+34) 948 16 93 30
Fax. (+34) 948 16 92 81
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua